Galeria

Basamortuan

Behin Teheranen visadoekin bukatu eta gero pedaleatzeko eta disfrutatzeko garaia heldu zen, eta oraindo honeta kavir basamortuan izango zen, eta gainera Abuztuan, bero gehien egiten duen garaian.
Bildur pixka bat ematen zigun ze Namibian ere basamortuan komeri ederrak pasa genituen ura faltangatik, eta oraingo honetan horrekin prekauzioak hartu genituen.
Iran osoa gure Medhi lagunarekin ibili gara txirrindan, eta oraingo honetan ere gurekin zetorren. Bera ondoan edukitzeak ze erreza egiten zitzaigun jendearekin harremana ezin da adierazi, baino oraingo honetan Iran askoz gehiago disfrutatu dugu.
Errepide nagusia ez hartzea erabaki genuen eta horrela herri ttkiak dauden parajetatik joatea erabaki genuen. Horrela, zorte ederra edukita bertako nomada batzukin egoteko aukera eduki genuen. Garai honetan geroz eta gutxiago geratzen dira, ze bizitza gogorra dela eta diru gutxi ateratzen dutela esaten ziguten. Lanean madarikatzen pasa gero juxtu juxtu bizi ahal izateko. Eta umeak eskolara bidaltzen hasi dituztela gero hirian geratu eta lana eduki dezaten.
Hori mundu osoan gertatzen ari dela kontatu genion, eta ez zen batere harritu.
Errepide nagusiak ez hartzeak dakarren beste gauza ona, pixka bat iparraldeago dagoen zona menditsuagora joan ginela eta bero gutxiago egiten zuela. Horrela 200 km-tan gaueko freskuraz gozatu genuen egua bukatzen zenean. Hala ere ezin aurrerago joan eta basamortu erdira jeitsi ginen, bertako errealitatearekin aurkituz.
Giozean lehendabiziko argikin jeiki eta pedaleatzen hasten ginen, hala ere goizeko zortzitarako kriston beroa egiten zuen, ahal genuen denbora gehiena pedaleatzen pasa eta 10:00-tako geratu egiten ginen itzal bat aurkitzen genuenean, eta bazkalduta hostean atseden hartzen genuen arratsaldeko 16:00 arte. Orduan nahiz eta bero handia egin, bagenekien ordu bete geroago temperatura jeisten hasiko zela ilndu arte.
Baino ez pentsa eguardiko atsedenaldia lasaia eta gozoa zenikan, ze sinistu ezin genuen arren, zetorren haizeak azala erre egiten zigun. Nondik etorriko da berotasun hori????
Galdetzen genion gure buruari.
Ez genuen erantzunik, baino hori ekiditeko gure lagunak truko bat erakutsi zigun, eta ederki funtzionatzen zuela ikusiz, geratzen ginen bakoitzean egiten genuen.
Lizara, trapo, turbante, .. geneukana ondo bustitzen genuen eta etzanda arrita gure gainean jartzen genuen, eta haizearen eraginez freskotasun ezin hobea sortzen zen azalean. Hori bai, lizara lehortu arte, weta berriz ere busti eta horela pasatzen genituen ordu beroenak itzalean.
Hurrengo herrialdea izango zen Turkmenistan zeharkatzeko 5 egunetako transit-visa besterik ez genuenez lortu, 500 km 5 egunetan zeharkatzeko, pixka bat entrenatzeko egunero 100 km egiten saiatu ginen, haizea aurrez aurre bete betean genuela hori egitea ez zen erraza, ze alforjak duten bolumena kontutan izanda, haizeak gure abiaduran kriston eragina du. Nahiz eta egun batzuetan 100km egitea ezin lortu, haizearen kontra joateako sikologikoki ohitutzeko balio izan zigun. Tontakeri bat dirudi, baino azken finean burua da garrantzitsuena gure bidaiatzeko eran.
Egun batean ezezaguna zen herrixka batetik pasatzen ari ginela, ordu erdi batean hiru aldiz geratu gintuzten. Behin militarrak, pasaportea eskatu ziguten eta okurritzen zitzaien edozein gauzak galdetzen ziguten. Gu lasaitasuna mantentzen saiatuz denei erantzun egokia eman eta aurrera joatea utzi ziguten.
Handik km batera zerbitzu sekretoa izan zen galditu gintuena, eta ea GPS-rik ematen genuen. Ezetz esanda ez ziguten sinistu eta ahal zuten bakoitzean era batera edo bestera GPS-arengatik galdetzen ziguten. Azkenean aurrera gindoazela beste polizi batzuk, eta oraingo hnetan nere amorruari ezin eutsita haizeak hartzera bidaltzeko punttun egon nintzen. Hala ere buruarekin pentsatu eta jakin nahi zutena jakin hostean gure bidea jarraitzen utzi ziguten.
Eta horrela azkenean Mashad-era heldu ginen. Gure Iraneko azkeneako atseden puntua. Turkmenistango mugatik 200 km-tara dagoen hiri santoa, eta gure lagunaren etxea.
Han aste bete pasa genuen. Hasieran lasai pasatzea pntsatu genuen, baino nik nere kamararen objetiboa hautsita zegoela konturatu eta beste bat erosten pasa nuen denbora dexente, eta Lauraren agin batek mina ematen hasi zela eta dentistarengana joateko aprobetsatu genuen.
Azkenean  gure karterak dardarka utzi genituen, ze iran merkea den arren, kalitatzeko kamerak eta dentistak azkenean Europan bezala balio dute, eta lehendik ia hutsak dauzkagun poltsikoak gehiago hustu zitzaizkigun.
Gure planak berriz ere hautsita pentsatu baino egun bat gehiago geratu ginen, Iraneko Visadoa bukatzeko bi egun falta genituela konturatuz. Beraz 7 egunetan 700 km egiteko eharrean aurkitzen ginen, eta tartean Turkmenistan osoa den basamortua zegoela.
Bidai bat baino gehiago taldeko erlojupeko bat bihurtuko ziren zetozen 7 egunak.
By ¡¡Plantate!! Posted in Iran

One comment on “Basamortuan

  1. Aupa Aitor ta Laura!
    Zerbait argitaratzen duzuen bakoitzean irakurtzen dugu eta gaurkoan erantzun ere bai! Ondo zabiltzate ezta? Gu ere bai baina guk beste bizimodu bat daramagu! Ongi izan eta segi zuen abenturen kronikak idazten.
    Edurne (Hernani) eta Ibon (Andoain)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s