Galeria

Uzbequistan

Behin Basamortua atzean utzi eta Uzbequiatango muga zeharkatuta, lasai hartu eta hain hospetsua den Bhukara hirira ailegatzeko falta genituen 100 km-ak egiten ia 3 egun pasa genituen. Duela 4 urte hemn izanak ginen eta ezagutu genuen famili bati bixita egiteko aprobetxatu genuen. Haien ustekabea ikusi gintuztenean eta gurea ere guk bidalitako postala etxeko mahai gainean ikusi genuenean. Ez gera konturatzen ze ilusio handia egiten dien jende hauei postal ttiki bat jasotzen dutenean, eta horrek indarra eman digu hau egiten jarraitzeko.

Handik errepide nagusia ekidituz, Samarkanda-ra heldu ginen, eta han bai konturatu ginela zenbat aldatu diren toki hauek. Postal baten argazkia izango balitz bezala jartzen ari dira dena. Dena perfektoa, hain zuzen eta dotore jartzen ari dira eraikuntzak ze duela 2 edo 3 urte eraikitako mezkitak direla dirudi. Guretzako behintzat interesgarri zuten guztia galdu egin dute. Orain bakarrik argazkiak atera eta etxera eramateko jarriak daude, eta hori guri ez zaigu interesatzen.

Samarkandan txirrindak hotel ttiki batean utzita, autobus batean Tashkent-era joan ginen (Uzbequistango hiriburura) han bisado batzuk ateratzeko intentzioa geneukan eta ailegatueta segituan ofizinako lana egiten aritu ginen. Lehendabizi Chinako Embajadara joan eta han lehendabiziko ostia hartu genuen. Bertako jendea ze desatsegina zen ezin du inork imaginatu. Terroristak ez garela frogatu behar dugu bisadoa lortzeko, eta hala ere guk zerbait eskatu eta beraiek nahi dutena ematen digute.
Horrela gertatu zen kasu honetan, eta behin visadoa lortu genuenean Chinan sartzeko 20 egun baino lehen sartu behar genuela esan ziguten. Horrek esan nahi zuen PAmir Highway ahaztu behar genuela edo Chinara joateko aukera galdu 40 euro kosta zitzaigun visadoa galduz.

Tajikistaneko visadoa atera eta Dushanbera joatea, baino lehenago Indiakoa ateratzera joan ginen. Beti 6 hilabetetakoa ematen dute, baino hemen berriz ere 2 hilabetetakoa eman ziguten, beraz Indiara heltzerako visadoa bukatu egin da. Beste 55Euro zakarretara. Horrela jarraituz hemen lanean hasi beharko degu!!!!!!
Mala ostiak atzean utzita Tajikistaneko visadoa poltsikoan geneukala Dushanbe aldera abiatzeko punttun geundela, Samarkandako muga itxita dagoela esaten digute, beraz errepidez aldatuz ia 500 km-tako buelta suposatuko digun errepidea hartu genuen. Hasiera batean bajoi ederrarekin geunden, baino hain errepide politta zen ze eskerrak eman genuen aukera hau ireki zitzaigulako. Afganistango mugaraino joan ginen, eta hnago jendea zoragarria bihurtu zen berriz ere. Hospitalidadea zoragarria, dena ematen duten jende horietakoa trukean ezer espero gabe.

Herrialde honetan ogia oso garrantzitsua da, oso errespetatua da, eta hoti ematea eman dezaketen gauzarik hoberena da. Beraz ia 15 egunez gure alforjetan ez zen ogirik falta, eta txanpon bat ere gastatu gabe.

Uzbequistan lehendik ezaguna genuen. Hoberena jendea. Eraikuntzak esan bezala…. Herri oso laua, ezer berezirik ez duena, hala ere oso erreza da han bidaiatzeko jendearen hospitalidadearengatik. Dagoeneko bi aldiz egon gara eta nahiz eta itzultzeko intentziorik ez eduki, zenek daki.

Muga pasa eta orian bai, Tajikistan ezagutzeko gogo handia geneukan eta bertan geunden. Polizia hasieratik oso jatorra eta jendea baita ere. Hala ere gidatzeko era era ez zen oso ona guretzako, eta autoekin kontuz ibili behar ginen. Dushanbera heltzen den errepidea berritzen ari ziren, eta zuloz beteta zegoen. Ez zen izan ongi etorririk beroena, baino pozik geunden herrialde berri bat ezagutzeko aukera eduki genuelako.

Gainera Dushanben opari ederra zain genuen, baino hori beste baterako utziko det.

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s