Galeria

Abiadan Chinaruntz!!!

Tajikistanen sartu ginen hegoaldeko mugatik, eta zuzenean Dushanbera joan ginen. Han esan bezala opari ederra zain genuen, TERNUA-k ederki zaintzen gaituela pakete bat bidali zigun Pamir Highway egiten espero genituen temperatura hotzak jasateko. Bi lumazko zaku eta beste bi txaketa eder zain genituen, eta horiekin nahikoa eta gehiago genukan.

Baino hementxe etorri zitzaigun ur hotzez betetako baldekada. PAmir highway itxita zegoen. Zuela pare bat hilabete droga asuntuengatik, Tajikistaneko eta Pamir ditritoko poliziak eta armada tiroka hasi ziren bata bestearen aurka, eta geroztik ezin izan zuen inor Khorog-era joan, Pamir Highway hasten den herrira. Ez turistak, ezta bertakoak ere. Eta nahiz eta berehala irekiko zutenearen esemesak egon, itxaron gabe alde egitea erabaki genuen.

Gogoratu Chinako embajadak 20 egun eman zizkigula Chinan sartzeko, eta 6 geratzen zitzaizkigun. Nahiz eta munduko ixkin honetara bueltatzeko arrazoia Pamir highway egitea zen, mendikatea hau ikusteko aukera galtzeaz gain, ez genuen Chinara sartzekoa galdu nahi. Eta Dushanben egun bat geratu hostean berriz ere txirirndak hartu eta abiadan atera ginen.

Oraingo honetan gure kalkuloak ez ziren betetzen ari, pentsatu baino askoz gogorragoak izan ziren lehendabiziko 200 km-ak eta hankak dagoeneko erreta geneuzkan. Gainera janariak sortu zizkigun arazoak zirela eta egun batean ia ez genuen pedaleatu. Ikusita ez ginela ailegatuko, nahiz eta azkeneko opzioa izan, kamioi bat gerat genuen txirrindak bertan sartu eta aurrera 100 km inguru egiteko. Hala ere 30 km egin zituenean beste errpeide bat hartu behar zuela eta hantxe utzi gintuen. Damutu eta dena egin ginan kamioia hartu genuelako, hala ere bertan hartzen diren erabakiak dira onenak direlakoan.

Azkenean Chinan sartzeko geneukan azkeneko egunean ailegatu ginen, eta hantxe hartu genuen golperik handiena. Chinako festak ziren, 10 egunez eta muga 10 egunez itxita zegoen. Beste 4 egun falta ziren muga irekitzeko, eta ordurako gure visa kodukatuta egongo zen. Ez zen posible!!!!! baino nola izan zitekeen??????

Hala ere 4 egun itxarotea erabaki genuen, agian sartzen utziko ziguten, horrelako kasuetan exzepzioa egoten da. Baino China – China da, eta muga ireki zutenean buelta emateko eta visado berri batekin etortzeko esan ziguten.

Txirrindak muga ondoan dagoen herri ttiki bateko etxe batean utzi eta ia 1000 km Auto-stop egiten joan ginen motxilero bezala. 3 egun izan ziren, eta experientzi berria izan zen guretzako. Jende pila ezagutu eta edrki pasatzeko aukera eduki genuen.

Bishkek-en Chinako visadoa lortzeko aukera bakarra Aentzi bidez da. Ezin du inor bere kabuz Embajadara joan eta han eskatu. Eta agentzi bidez 150 Dollar balio du visa bakoitza. Beste herrialdeetan, embajadan bertan 40 dollar kostatzen delarik, imaginatu ze negozioa montatuta duten.

Hori falta zen bakarrik. Eta orain zer egingo degu???? galdetzen genion gure buruari. Campinean zegoen Poloniako bikote batek esan zigun PAmir Highway-a ireki berri zegoela. Ezin genuen sinistu, eta gure zorioneko, bertan Tajikistaneko hilabeteko visadoa eta baimena egun berean atera genezakeen. Hor bai, berriz ere 75 dollar pagatu eta gero.

Bitan pentsatu gabe Tajikistaneko Embajadara joan eta hantxe atera genuen. Gainera txirirndan dijoan Espaniko bikote batekin topo egin eta laurak elkarrekin egitea erabaki genuen. Hala izan zen, berriz dedo eginda txirrindak zeuden tokiraino joan eta haiek hartuta Sari-tas-era joan ginela. PAmir highway hasten den herrira.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s