Galeria

Pamir Highway

Sari Tash-etik begiratuta, Pamir-en sartzen den errepideak beldurra ematen du. 5 edo 6 km-tako zuzen bat ikusten da nola mendikateak sortzen duen paretak irentsi egiten duen.

Nondik igoko gara hara gora? -galdetzen genuen gure artean-

Lasai hartu genuen eta lehendabiziko egunean 3500 metrotan lo egitea erabaki genuen. Aklimatatu gabe geunden eta gauzak ondo egin behar genituen gero ondo disfrutatzeko.

Situazio berria zen guretzako beste bikote batekin joatea, hala ere Javier eta Nati-rekin ondo konpontzen ginen.

Hurrengo egunean Pamir-eko lehendabiziko pausoa pasa genuen 4280 metrokoa, eta hemen bai geneuzkan indar guztiak erabili behar izan genituela. Gainera azkeneko 5 kilometroak asfaltorik gabekoak ziren, kriston maldekin, eta altuera ederki somatzen genuela kontutan hartuta, askotan txirrindatik jeitsi eta bultzaka hasten ginen goruntz joan nahi bagenuen. Baino ni baino gehiago pisatzen duen bizikleta bat aldapa gora bultzatzea ez da txantxetako lana, eta nahiz eta bihotza bularretik salto egingo zidala behin baino gehiagotan pentsatu, txirrinda gainean errezago nindoala konturatu eta hala goraino igo nintzen.

Altuera horretan, aklimatatu gabe egonda, 300 metro geratu gabe pedaleatzen nituen bihotza ahotik aterako zitzaidala sentitu arte, orduan geratu, eta ahoa ahalik eta gehien irekita arnasa hartzen nuen oxigeno gehien biriketan sartu zedin. Baino geratu eta hurrengo 10 segunduak okerrenak izaten ziren, behin baino gehiagotan erdi txorabiatu egiten nintzala sentituz. Arnasaren abiada normalizatu arte eta buelta txirrinda gainera.

Pausoa zeharkatu eta pixka bat jeisten hasita 4200 metro inguru dago Tajikistaneko muga, bertan pasaporteak erakutsi eta papeleo guztia egin behar genularik. Denbora gehiegi pasa genuen eta berriz abiatzerako eguzkia mendi artean gordeta zegoen.
Sinestezina da behin eguzkia izkutatzen zenean ze azkar jeisten zen temperatura. Ordu erdian -15 gradutara jeisten zen, eta horrela ea zein hausartzen zen txirrinda gainera igo eta malda behera abiatzen. Zortea eduki genuen eta mugako barrakoi batean denda montatzen utzi ziguten.

Goizetan ezin genuen oso goiz abiatu, ze goizeko 7:30rak arte ilun zegoen, eta gau hotzenean -28 egin zigun. Esnatu eta gure arnasarekin botatako ur lurrina dendaren barrukaldean izoztuta egoten zen. Botilletan geneukan ura, nahiz eta denda barruan eduki zeharo izoztuta egoten zen eta eguna elurra urtuz hasten genuen. Gosaldu eta dena biltzerako 2 ordu pasatzen ziren, eta botilletako izotza urtu ezean, egun osoan izoztuta egoten zen.
Egunez termometroa ez zen 0 gradutatik igotzen eta egiten zuen haizea kontutan izanda sentsazio termiko zenbatekoa zen ez det jakin nahi. Ura behar genuen bakoitzean, izoztuta zegoen errekara joaten ginen eta jelan zulo bat egin behar izaten genuen ura hartu ahal izateko.

Hurrengo egunean 3900 metrotan dagoen Kara Kul lakura jeitsi ginen. Bertan egon arte ez dezu han lakua dagoenikan susmatu ere egiten, eta bapatean espektakulu horrekin aurkitzen zara. Ura Turkesa kolorekoa, barruan irla pila dituela, eta atzean pamir mendikatea txuri – txuria, Ikusgarria!!!!! Hain zen politta ze nahiz eta eguerdian ailegatu denda montatzea erabaki genuela momentuaz disfrutatzeko.

Eguraldi bikaina geneukan eta ez zegoen arrazoirik arduratzeko, beraz lasaitasun ederrarekin ibiltzeko aukera eduki genuen.
Ak-Baytal pasoa geneukan zai, Pamir highway-eko altuena 4655 metrotakoa. Nahiz eta garaiena izan, igo behar izan genuen desnivela bakarrik 800 metrotakoa izan zen, eta hau aurrekoa baino errezag igo genuen. Gainera 4 egun generamatzan altueran eta aklimatazioa ondo zijoala somatzen genuen. Azkeneko 3 km-metroak izotza gainean egin genituen, eta beheraka ere kontu handiz jeitsi ginen, ze behar baino gehiago frenatu ezkero, kurpilak segituan hasten ziren derrapatzen, eta lurrera joateko aukera asko zeuden. Inoiz izotza gainean ibili gabekoak ginen arren ez genituen arazo asko eduki erori gabe jeisteko.

2 km inguru jeisti eta hutsik baino irekita zegoen etxe ederra topatu genuen. Horrelako opariak ezin dira pasatzen utzi, bitan pentsatu gabe txirrindak eta dena sartuta, barruan beroago egoteko dendan montatu eta goxo goxo afalduta bero bero zakuan sartu ginen jakinda hurrengo egunean ez genuela izotzarik denda barruan edukiko. Hain goian lo eginda aklimatazioa ederra hartu genuela ziur geunden. Hemendik aurrera gehiago disfrutatzeko aukera izango genuen hainbeste nekatu gabe.

Murgab-era iritsi ginen atseden hartzeko gogoz, gainera zatirik zailena eta altuena eginda genituen. Sari Tash-en erositako janari eta kozinatzeko gasolina gehiena bukatuta genuen eta berriz janari goxoa dastatzeko gogoarekin ailegatu ginen. Etxe oso xume batean hartu genuen hostatu, eta bertan bi egun pasa genituen lasai ederrean.

Beste bi 4300 metro inguruko paso ttiki pare bat

zeharkatu behar genituen eta beheraka izango zen beste

guztia. Baino Pamirrek ez zigun alde egiten utzi nahi pixka

bat sufritu gabe, eta azkeneak pausoa igarotzeko gureak eta

bi ikusi behar izan genuen. Eguraldi lainotutakin ez zen

euzkia atera temperatura pixka bat epeltzera, eta haize

indartsua eduki genuen aurka. Temperatura ez zen -5

gradutatik pasa eta okerrena ez genuela inongo tokirik

aurkitzen geratu eta atseden hartzeko, edota zerbait

jateko. gainera 40 km inguru asfaltorik gabeko pista txar

bar pedaleatu genuen, eta hori dena elkartu ezkero….

imaginatu dezakezue. Zeharo hoztutak ibili ginen eta

bazkaltzeko orduan oso haizetsua zen toki batean geratuta,

geratu izanaz damutu egin ginen.

Egunetik egunera hotz gehiago egiten zuen, eta nahiz eta Pamir Highway errepidea bukatzen zelako pena hartu, pozik genuenden lurralde epelegotara jeisten ginelako. Berriz ere zuhaitzak, belar pixka bat eta erreketan ura korritzen ikusten genuen. Hemen behean oraindik udazkena zen, eta mila tono ezberdineko hosta gorri eta marroiak azaltzen hasi ziren zuhaitzetan. Hori ikustearekin bekarrik kriston poza azaltzen zitzaigun aurpegitan. Eta oraindik poza handiagoa sentitu genuen, Jilandi izeneko herri ttiki batean sortez, kriston sortea edukita balneario bat zegoela konturatu ginenean.

Logela bat hartu eta egun osoa pasa genuen ohetik, uretara. Beroegia eta guzti zegoen, baino hainbeste hotza pasa zuten giharrei ederki etorri zitzaien atsedenaldi hau. Eta kontutan izanda 20 egun baino gehiago generamatzala dutxi hartu gabe, ez dakit nola ez ziren desagueak blokeatu nere gorputzetik atera zen kraka pilarekin.
Beste bi egun beheraka eginda Khoroug herrira iritsi ginen. Pamir distritoko kapitala. Pamir-eko jendea ez du zerikusirik zentral Asiako jendearekin, ezta Tajikoekin ere. Berez Alejandro el Grande hemendik pasa zenean bertan geratu ziren soldaduen seme alabak dira hauek. Eta horregatik azala hain txuria daukate, askok begi urdinak. Erlijioa ere nahiz eta musulmana izan, Ismaili-ak dira, eta horregatik Suniak diren Tajikoekin ez dira batere ondo konpontzen. Hizkuntza ere zeharo ezberdina dute eta horregatik ere Tajikistan herrialdeak zapalduta dauzkate. Ez dute inongo eskubiderik, duela 4 hilabete bezala Tajikistaneko armada etorri eta nahi dituenak hil eta gero ez da ezertxo ere gertatzen. Esan dezakedana, herri honen hospitalidadea ikusi dudan handienetakoa dela. Egunero edukitzen genituen beraien etxeetan bazkaltzeko, afaltzeko edota lo egiteko gonbidapenak.

Eskerrik asko Pamir.

One comment on “Pamir Highway

  1. Laku parean egindako argazkiak enbidia enbidi earra emateik!! Eguna bukatzen, lasai lasai, ixiltasunean ta horrelako paraje batean. Bestalde zero azpitikan aldapak bizikletan jeisteak, hizotzakin ta…horrek ez 😉
    Zaindu!!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s