Galeria

Presarik gabe disfrutatzen

Pamir Highway eginda geneukan, eta oraindik Tajikistanen ia hilabete gehiago egoteko aukera geneukan.Hainbeste gustatu zitzaigun bertako jendea, Wakhan bailara ezagutzera joan ginela, nahiz eta gure norabidetik oso kanpo egon.

Hemen Wakhan ibaia gure alboan geneukan, eta beste aldean Afganistan zegoen. Batzutan ibaiak ez zuen ezta 10 metrotako zabalera, eta Afganistandarrak ia bertatik ikusi eta baita kaso egiteko aukera eduki genuen. Bikote bat, gizona astoaren gaienan eta andrea oinez zijoazela. Edota, hiru gizon motxila handi bana zeramatzatela. Edota, errepidea konpontzen ari ziren langileak.
Harrigarria da, baino duela urte asko norbaitek muga jarri zuen hor eta orain ezin dute handik gu gauden aldera etorri, eta gu ere ezin dugu hara joan. Neri behintzat izugarri gustatuko litzaidake Afganistan ezagutzea, baino lasai ibiltzea gustoko det, eta momentu honetan hori ezinezkoa da. Amerika eta Mendebaldeko herrialdeak egiten ari diren zerrekeria dela eta ( eta gainera Bakearen izenean ari direla esateko lotsik ez dute) ezin gara lasai ibili, mehatsurik gabe.

IMG_6114

Wakahm bailaran berriz ere hospitalidadea eta lasaitasuna izan ziren nagusi. Paraje polittak, jende jatorra, eta inora ialegatzeko inongo presiorik ez. Aspalditik gainera ez genuela lasia ibiltzeko visado luzerik, eta oraingo honetan aprobetxatu genuen.
Handik berriz ere Kyrgyzstan aldera joan behar ginen eta bi aukera geneuzkan, batetik luezena diferentzi askokin, berriz ere Dushanbera eramango gintuena, baino laua eta lurralde bajutatik joango ginatekeena. Eta bestetik, motzagoa, baino puerto garaia duen errepidea, eta neguan itxita egoten dena. Ez genuen asko pentsatu, motzena hartuko genuen. Ez genuen berriz kapitalera joateko gogorik, eta azkeneko puertoa izango zen, gainera 3300 metrotakoa, beraz ez genuen uste oso zaila izango zenikan.

4 egunetan puertoa hasten den herriraino joan ginen Qalaikhum deitzen dena. Ez genuen oso eguraldi ona eduki, baino 1300 metrotan dago, beraz hotz handirik ez zuen egiten. Han bi egun atseden hartzea erabaki genuen, egun dexente generamatzan atsedenik hartu gabe, eta dutxa ederrik eduki gabe eta ederki oprobetxatu genuen. Hala ere atera behar genuen egunean euria ari zuela argitu zuen, eta uguraldia baretu arte itxarotea erabaki genuen, 3300 metro abenduan, ez da txantxetako gauza eta.
Puertotik gora joan behar ginela esaten genion bakoitzari, ez joateko esaten zigun, errepidea itxita zegoela elurrangatik, eta hotz handia egingo zigula.

-Beno, saiatu egingo dugu, eta ezin badugu zeharkatu itzuli egingo gara.

Batek baino gehiagok, gure on beharrez esaten zigula gaizki hartu zuen eta haserre handiarekin errepikatzen zigun:

-Hotza handia egiten du, eta elur handia egongo da. Kotxeak ezin dira pasa eta zuek nola joango zarete???

-Eskerrik asko gutaz arduratzeagatik, baino saiatu gabe ez gara joango.

Azkenean beste 3 egun egon ginen zai, eta 4.ean abiatu ginen. 2000 metrotako desnivela zegoen 30 kmtan egiteko, goizean atera eta egunean bertan egitea erabaki genuen, batez ere eguraldia ez zelako oso egonkorra, eta behin gaina zeharkatuta gero nahiz eta eguraldi txarra sartu, aldapa behera joatea errezagoa egingo zitzaigulako.

Goizean azkeneko erosketak egin eta abiatu egin ginen. Eguzkia azaldu arte hotz egiten zuen, baino hasi eta segituan aldapa gora zenez, izerditan hasi ginen. Lehendabiziko 17 km, nahiz eta aldapa ederrak eduki, eta ia hasieratik asfaltoa desagertu ondo egin genituen. Hala ere nekea pilatzen ari zitzaigula sentitzen genuen.

IMG_6462

Ezkerretan hamaiketakoa egiten ari ziren bi ehiztari topatu eta haiekin geratu ginen atseden hartzen te bat edaten genuen bitartean. Ez zekiten errepidea moztuta zegoen edo ez. Elur dexente zegoela bai, eta 16:00-etarako lo egiteko leku bat aurekitu behar genuela esan ziguten, ordutik aurrera hotza handia sartzen baitzen.

16:00-etarako egingo aldegu esaten genuen gure artean. Erritmo honetan jarraitu ezkero errez!!!!!

Baino baikorregiak garela ezin ukatu. Elurrak errepidea estaltzen zuen punturaino 19.kilometrota iritsi ginen, eta handik aurrera nahiz eta txirrinda gainean joaten saiatu, ezinezkoa zen. Atzeko kurpilak derrapatu egiten zuen eta oreka mantentzea benetan oso zaila zen.

IMG_6496

Geroz eta elur gehiago topatzen genuen eta bultzatzen ere indar pila gastatzen genuen. 70 kg-tako txirrinda bat aldapa gora emateko atera kontuak. Eskerrak kotxe baten kurpil arrastoak zeuden, eta gure kurpilak horien gainetik jarrita, errezagoa egiten zitzaigun. Hala ere gure oinak elur bigunaren gainean bidea egin behar zuten.Hain gogorra egiten ari zitzaigun ze orduko 2 edo 3 km beterik ezin genituela egin. Gainera zeruak itxura itxusia hartzen ari zen eta beldur ginen elurra botatzen hasiko ote zen.
30 km egin eta oraindik ez genuen tontorrik ikusten.

– Baino non ostitan dago paso hori??? Ez alziren 30km???

Beti bezala jendeak jakin gabe hitzegiten du, eta nola ez, gu sinistu.

Haize indartsua mugitzen hasi zen, eta eguzkia mendi atzean gorde zenez temperatura bapatean jeisten hasi zen. Nahiz eta eskularruak eduki, eskuak mindutak somatzen nituen. Gu geunden egoerak ez zuen itxura onik.

Errepidearen eskuin aldean erdi erorita zegoen etxe bat ikusi genuen. Etxea baino ikulua zela suposatzen degu, ze animalien kakez beteta baitzegoen lurra. Teilatua bazeukan bai, eta hiru alde itxiak baita ere.

IMG_6519

“Beno, gaurkoz nahikoa da, azken ez dakit zenbat km-tan ikusten dugun lehendabiziko eraikuntza da, eta ez gaude aukeratzen ibiltzeko”. Bertan denda jarri, eta nahiz eta lehertutak egon etzan eta lo egiteko gogorik besterik ez eduki, hornilloa montatu, te bero bat prestatu eta hori edaten genuen bitartean afaria prestatu genuen. Bero – bero afaldu eta orain bai, atsedena irabazi degu. Ez zigun gabon esateko denborik ere eman.

IMG_6539

Goizean jeiki eta gure zorionetako zerua urdin urdin zegoen. Ia tontorrean geunden eta gogo betez geunden lanari ekiteko.
Azkenean 35 km izan ziren, beraz beste 5 km bultzatu behar izan genituen 2 ordu térditan goraino igotzeko. Baino igotzen ari ginen bezala lainoak azaltzen hasi ziren, eta konturatzeko zerua beltz-beltza zegoen. Gainera geroz eta gorago, orduan eta elur kapa handiagoa zen, eta batzutan aurreko kurpileko alforjak elurra ikuttu eta indar gehiago egin behar izaten genuen. Hala ere dena lehenago edo geroago bukatu egiten da, eta hantxe geunden. Hospatzeko ez genuen denborarik eduki, ze jotzen zuen haizea zela eta, minutu bat geldik egon ezkero, izerdia arropa barruan izoztu egiten baitzen.

IMG_6525

Gogorrena eginda geneukala uste genuen, baino usteak erdia ustel izaten du, eta oraingo honetan usteldutako zatia tokatu zitzaigun.

Beste aldean oraindik elur gehiago zegoen. Tontorrean bertan Ventista bat hasi zuen, elurra kriston haizearekin, eta ez genekien zer aurkituko genuen beherakoan. Hala ere pixkanaka pixkanaka hasi ginen. Pazientzia handiarekin, ze txirrinda gainean jarrita saiatzen ginen beheruntz joaten, eta 10 metroro oreka galdu eta hanka lurrean jarri behar izaten genuen. Edo elurra handiegia eta tirrindatik jeisti, indarka zulotik atera eta berriz ere gainean jarrita aurreraka jarraitzen saiatzen ginen. Horrela beste 20 km izan ziren.

“Pixkanaka – pixkanaka behera goaz, ondo goaz” esaten genion gure buruari.

Bapatean lainoaren tartean herri ttiki bat ikusi genuen, herria baino gehiago etxe gutxi batzuk. Orduntxe bertan lasaitu eta zein nekatuak geunden konturatu ginen. Gorputzeko giharre guztiak mindutak geneuzka, eta barruan kriston poza. Herrira jeitsi eta bertako etxeko famili bat errepidera atera zitzaigun kasu egitera.

Pixka bat beraiekin hitzegin ostean segituan konbidatu ginduzten beraien etxera. Gure itxura ez zen hoberena. Oinetakoak zeharo bustitak, gure nekatu aurpegiak, eta gure tripak ere entzungo zituzten janari eskean. Etxean sartu eta musulman herrialdeetan bezala, gonbidatua pertsonik inportanteena da.

IMG_6587
Sutondoan jarri gintuzten, bustita geneukan arropa guztia lehortzen jarri, tea, janaria, atseden hartzeko lekua eta garrantzitsuena, lasaitasuna.

Hurrengo goizean indar berrituta eskerrak emanda beheruntz egin genuen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s