Galeria

Etxerako bidean

Okerrena pasata genuen bagenekielako atseden hartu genuen herri hartatik hurrengo 100 km-ak beheraka egiten zuela errepideak. Gainera Osh heiria 600 km-tara geneukala ere bagenekien, eta hara iritsita hotzak bukatuko zirela, ze hemen negua pasatzea erebaki baitgenuen. Bai, neguan geratzea erabaki genuen, hemen hotzak ez duelako barkatzen.

IMG_6678

2 hilabete generamatzan benetako hotza jasaten, gauetan -26 gradotara dendan lo egin genuen askotan, bizitza gogorra eta deserosoa eginez. Eguneko ordu gutxi ziren egunez, eta gaua hostera oso luzea denda barruan egun sentiaren zai egoten ginela. Gainera ekialdera joateko intentzioa dugunez, han oraindik negu gogorragoa dago, beraz erabaki hau aproposena dela ustez hartu dugu. Kilo batzuk berreskuratu, atseden hartu, webgunea pixka bat txukundu, plan berriak eta berriz txirrindan ibiltzeko gogoz bete.

IMG_6695

350 km geneuzkan mugara iristeko, eta lasai gindoazen gure atsedenaldian zenbat gauza egin eta jango genituen pentsatzen. Baino ez ziren errezak izan ze egun horietan euritan, elurretan, haizetan eta lokatzetan pedaleatu behar izan genuen eta.

Mugatik geroz eta hurbilago geunden, eta 3000 metrotako altueran dagoenez geroz eta hotza handiagoa egiten zuen. Eskerrak hemengo jendearen hospitalidadeari gauetan bero-bero egiten genela lo. -10 gradutara txirrinda gainean ikusten gintuztenean ez dakit zergatik ote zen, pena ematen genielako edo miresmena sentitzen zutelako baino te bat hartzera etxean sartzeko esaten ziguten. Baino lurralde hauetan te bat hartzera sartzea bete-beteta aterako zarela esan nahi du, ze hasieran tea ogiarekin ateratzen dizute, baino hori hartzen ari zaren bitartean, gurina, mermelada, fruitu lehorrak eta segituan berotu duten “Plov”(kristona gustako dudan arrozez egindako janari bat) ateratzen dute mahai gainera. Eta gau aldera bazen, lo egitera geratzeko esaten ziguten. Eta bestela, abiatzerakoan kriston ogi puska oparitzen ziguten biderako.

IMG_6773

Mugara heldu ginen, gure lehendabiziko objetiboa, eta hortik aurrera beste 5 egunetan hain desiatuta genuen gure etsedenaldia genuen. Tajikistaneko mugako papeleoa azkarra izan zen, baino nahi baino beranduago ginan, eta bi muga tartean zeuden pista oso txarreko 10 km-ak (tierra de nadie) kostata egin genituen ze aurrez bete betean jelatuta zetorren haize zakarra genuen eta aldapak ez ziren txatxetakoak.

IMG_6717

Kyrgyzstaneko mugara iritsi ginenean etorri zen ur hotzeko baldekada. Atzerritarrentzak itxita zegoela esan ziguten. Duela 3 egun gobernuak hartutako erabakia zela eta ez zegoela zereginik.

-Baino nola da hori posible, hemendik duela 2 hilabete pasa ginen eta- esan genion.

-Gaur itxita dago eta kitto, ezin zarete pasa-

-Beno itxita dago, eta orain ze aukera daukagu, ezin dugu nolabait konpondu?- Proposatu genion dirua emateko prest.

-Ez da nere arazoa, muga hau itxita dago eta bestea hemendik 800 km-tara dago- Esan zigun poliziak haserre aurpegiarekin.

Hori esaten didatenean, “ez da nere arazoa” sutan jartzen naiz. 5 minutu pasa nituen lurralde hauek eta bertako gobernuak madarikatzen. Egia esanda ondoan zeuden polizien famili kide guztietaz gogoratu nintzen.
Tajikistaneko visadoa 3 egunetan bukatzen zitzaigun, horrek esan nahi zuen herrialdea zetozen 3 egunetan utzi ezean, hasteko kartzelatik pasako ginela eta jarraian kriston ixuna pagatu beharko genuela.

Praktikoak izan behar ginen, eta txorakeriak atzean utzita arazo hortatik ateratzeko modua pentsatzen hasi ginen. Lehendabizi Tajikistaneko mugara itzuli behar ginen itxi baino lehenago, eta hala egin genuen. 25 minutu itxi baino lehen iritxi ginen eta hantxe papelak betetzen aritu ginen -15 gradu egiten zituela, aspaldi eguzkia mendi artean izkutatuta zegoelako. Azkenean aurrera joaten utzi ziguten, eta kriston zortea edukita aurreko egunean bere herritik pasatzen ikusi gintuen kamioi gidariak txirrindak kamioian kargatuta, gure bidean 70 km-tara zeukan bere etxera eraman gituen. Bere andreari telefonoz afari goxoa jartzeko esan zion, eta gu iristerako etxea bero-bero zeuka, kriston afari goxoa prestatuta eta oheak ere prest gu lo ondo egiteko.

IMG_6839

Handik aurrera 3 egun izan ziren garraioan beste mugara heltzeko. Mapan ikusita,mendi atzean kokatuta dagoen mugara zuzen bat eginda 100 km besterik ez daude, baino hara errepidez heltzeko 800 km egin behar izan genituen.

Azkenean azkeneako egunean muga itxi baino 4 ordu lehenago iritsi ginen, aurretik susto ttiki bat edukita. Azkeneko herri nagusitik mugara geratzen zire 35km-ak txirrindan egitea erabaki genuen, eta mugaruntz abiatu ginen. Tarteka gendeari galdetzen genion ea ondo gindoazen eta denak baietz, zuzen. 45 km egin hostean zerbait arraroa somatzen genuen, ezin zelako hain hurrun egon. Azkenean polizi bati galdetu ostean muga asko daudela esan zigun, baino horietatik bat bakarrik internazionala, eta hura aspaldi atzean utzita genuela.
Nahiz eta gosea eduki, mugara iritsi arte ez ginen geratu ere egin. Azkeneko hiru egunak estress beteak egon ginen, eta ezin ginen lasaitu. Behin kyrgyzstaneko aldean geundela poliziari muxu bat emateko punttun egon ginen, baino ez zen plana!!!!!

IMG_6850

Handik Osh-era zegoen bidea beste 5 egunetan pedaleatzen egin genituen eguraldi bikaina geneukala. Negua pasatzeko oso merkea den toki ezin hobea aurkitu degu. Orain bai, elurra, euria, haizea, izotza egin dezala, hementxe gauden gure etxetxoan bero-bero. Manilla ireki eta ur beroa, botoia sakatu eta bi su janaria prestatzeko eta bi jaki batera egiteko. Ohe biguna lo egiteko, eta kriston azoka ondoan behar ditugun ingredienteak erosteko. Hauek dira oporrak hauek!!!!!!!! Han bizi garen jendearentzako oso gauza arruntak dira, baino guretzako bizimodu hau eramatea erabaki dugunentzako gauza harrigarriak dira.

IMG_6866

Hemendik aurrera plan berriak egingo ditugu. Nora joan, noiz, nondik….amest, amets eta amets…

2 comments on “Etxerako bidean

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s