Galeria

Osh

osh entrada7

Osh-en eduki dugu hainbeste urtetan faltan bota duguna, negu gorria. Hotza eta elur pila egin digu herrialde honetan, baino oraingoan sufritu beharrean, neguaz gozatu egin dugu. Bero bero egoteko leku ederra topatu dugu hilean oso gutxi pagatuz eta atsedena ederki etorri zaigu. Egun askotan hainbeste hotza egiten zuen ze gure logeletik sukaldera edota kalera ateratzea beldurra ematen zigula. Eta berogailuak ematen zuen berotasuna aprobetxatuz bertan janaria prestatu edo berotzen genuen.

osh entrada8
Gainera juxtugatik libratu gara ze hona heldu eta handik bots egunetan eguraldi nahiko ona egiten jarraitzu zuen. Baino seigarrenetik aurrera temperturak bapatean jeitsi ziren eta elurra botatzen hasi zen. Gaur arte elur gainean ibiltzen jardun dugu kalera ateratzen ginen bakoitzean.

osh entrada5

Herri honetan geratzeko erabakiarekin bete-betean asmatu dugu. Batez ere bertako jendearengatik, beti irrifarra ahoan dutelako eta laguntzeko prest daudelako. Herrilade ezberdinetako jendea bizi denez, bertako azokan produktu ezberdin asko lortu ditzakegu eta hori egunerokoan, janaria prestatzeko garaian eskertu egin dugu.

osh entrada2

Hala ere gure errusiarra oso eskaxa denez komunikatzeko garaian arazo asko eduki ditugu, eta oraingo honetan onartu behar dugu ez dugula esfortzu handirik egin hizkuntza ikasteko. Dagoeneko konturatu garelako hizkuntza unibertsala erabiliz, keinuak erabiliz elegia, eta humore pixka batekin beti nahi duguna bestei ulertu erazi diogulako.

osh entrada0

Beste aldetik, gauden hotel berezi (hotela neguan itxita egoten delako eta gu gera bezero bakarrak) honetako nagusia emakumea dela, goizean ni ohean geratzen naizela Laurarekin sukaldean elkartzen da gosaria prestatzen duten bitartean eta Kyrgyz kulturako bitxikeri asko kontatzen dizkio. Ohitura bitxienetakoa berak bizi zuena, bere senarra izango zenak “harrapatu” egin zuen. Bai, irakurtzen duzuen bezala, “harrapatu”.

 

Gizonak emakumeren bat gustoko badu, bere zaldi gainean dijoala berarengana hurbildu eta…. ez pentsa kafetxo bat hatzera konbidatzen duenikan, baizik eta bapatean harrapatu egiten du zaldi gainean jarriz eta bere gurasoan etxera emten du ( gehienetan emakumearen nahiaren aurka, bahitu egiten duela alegia). Eta han geratzen da emakumea ezkontzera behartuta bi familien arteko dotearen tratoa ona bada.Gaur egun oraindik hori gertatzen jarraitzen du mendiko herrixka ttikitan, eta nahiz eta guretzat izugarria izan, normaltzat bezala hartzen da, kulturako zati bat delako.

osh entrada4

Hoteleko nagusiak denetatik esaten digu adibidez azokan ikusten ditugun behi hankak zertarako saltzen diren konturatzeko, egunero jendea hori ikusten dugulako eta ez genuen ulertzen zertako erabiltzen duten. Bertatik jelatina moduko bat ateratzen dute eta oso goxoa den jaki bat egiteko erabiltzen dute.

osh entrada1

osh entrada3

Kyrgyzstandarrak nomadak izan dira betidanik, eta Asia erdialdeko lurralde hauetako mendietan bere animaliak kontu egiten ibiltzen direnak dira. 2500 eta 4000 metro artean bizi dira, lurralde hauetako bizimodua jasaten, isolamendua, eguraldi extremoa eta bakardadea. Neguan behe lurraldetara jeisten dira eta han konturatzen gera basati xamarrak direla. Ia egunero ikusten dugu burrukaren bat. Ez dute denbora gehiegi hitzekiten pasatzen, arazo ttikiren bat denean ostiaka hasten dira segituan.

osh entrada6

Azken aste honetan temperatura asko hobeto du, elur gehiena urtu egin da eta egunak luzatzen hasi direnez, toki berriak ezagutzeko barruan dugun grina suspertzen hasi da. Hala ere badakigu oraindik elurra pila bota dezakeela eta hemen pixka bat gehiago gelditu behar dugula.

Normala den bezala Chinako visadoak okertu egin ziren eta gure pasaporteak Madrilera bidali genituen Lauraren gurasoak Chinako embajadara eman zezaten. Azkenean hilebeteko visadoarekin bueltatu zaizkigu, eta nahiz eta hori ez izan espero genuena (6 hilebetetakoa eskatu baitgenuen), nahikoa dugu gure hurrengo helburura iristeko: Mongolia.

Txirrindak nahiko ondo jarri ditugu. Egun batzuk pasa ditugu punttun jartzen eta hasiera batean nahiz eta nire pedeleen ejea izorratuta egon eta hemen hori salduko duen dendarik ez egon (Bishkek-en aldatu beharko det) beste guztia ederki jarri dugu eta oraindik kilometro pila egiteko moduan daude.

osh entrada9

Lanean gabiltza jo ta ke gere blog-a eguneratzen. Batez ere bidai osoko milaka argazki berrikusten eta aukeratzen ari gara pasa garen parajeen ikuspegi ttiki bat zuei erakusteko. Pereza pixka bat ematen digu hemengo erosotasunak laister galduko ditugula pentsatzean, baino badakigu ere pedaleatzen bi egun pasa hostean denak ahaztuko ditugula.

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s