Galeria

“Buelta sustraietara”

Gure bidaiarekin batera eramateko”Buelta sustraietara” proiektoa sortzea erabaki genuenean, zergatik egiten genuen jakitea zen buruan geneukan ardurarik handiena. Diru laguntzak edo edozein laguntza mota lortzea edota barrundik horrela sentitzen genuelako eta benetan hori egin nahi genuen.

Bakoitzak bere aldetik ahusnartu ondoren, barruan sentitzen genuela konturatu eta aurrera eramatea erabaki genuen. Bidaiatzen jarraitzen genuen bitartean mezu bat eramatea jendeak aditu zezan, eta benetan guk munduan zehar ikusitako egia zena. Atsedenaldiak egiten genuen lekuetan hazia jartzea zen gure helburua, gazteei ingurumenari buruzko errealitateei buruz hitzeginez.

Horrela jaio zen “Buelta sustraietara” eta kriston gogoarekin aurrera eramaten hasi ginen: laguntzik ailegatzen bazen, ongi etorria, eta bestela ere aurrera. Laguntzak ez ziren iritsi, lagundu zigutenak gure bidaiatzeko eta bizitzeko eragatik izan zen gehiago, proiektoarengatik baino. Orain eskertuta gaude inork ez zigulako laguntzarik eman, edo ez genuelako laguntzarik hartu hau aurrera eramateko, horrela askatasuna eman digulako inorekin abligaziorik ez dugulako, eta gure buruekin bakarrik hartu genuelako kompromezua. Proiektoa martxan jartzeko orduan oztopo bat bestearen atzetik aurkitu ditugu:

– Diktadurapean bizi diren herrialdeetan atzerritar bati ez diote inolaz ere ikastetxe batera sartzen uzten eta umeei inongo mezurik ematen.
– Denbora: herrialde askok hilabete baterako visadoa ematen digute bakarrik, eta denbora horretan zeharkatzeko nahiko lanak badauzkagu beste lanekin hasteko.
– Komunikazioa: Hau da aurkitu dugun hoztoporik handiena. Egia da ikastetxeetan ingelesa erakusten dutela, baino hori irakasten duten irakasle askok elkarrizketa bat mantentzeko gai ez zirenez, umeen maila nolakoa zen ez genuen pentsatu ere egin nahi.

Geldialdi honetan begirada bat bota diogu egin dugun ibilbideari (eta baita proiektoari ere). Nola joan zaigun eta ze gauzak hobetu ditzakegun hurrengo hilabetetarako. Kontutan izanda China, Mongolia, Tibet eta Asiako hego-ekialdera goazela, hoztopo berdinekin aurkituko garela argi daukagu.
Priektoarekin jarraitzeko gogoak joan zaizkigula esan behar dugu, eta bertan behera uzteko erabakia hartu genuen. Hala ere lagun bati komentatu hostean, ez dela “bai” edo “ez” edo “txuria” edo “beltza” ikusi erazi zigun. Aurrerago inglesez edo gaztelaniaz hitzegingo duten herrialdetatik pasako gara, eta han komunikazioa erreza izango denez, proiektoa aurrera emateko egoera aproposak emango dira.

Beraz, ondo bildu eta alforjaren azpikaldean gordetzea erabaki dugu, badakigulako datozen hilabetetan ezingo dulako pausorik aurrera eman. Baino ziur gaude aukerak edukiko ditugula proiektuarekin hasteko.
Atsedenaldi luzearen hostean biaiatzen jarraitu genuenetik “buelta sustraietara” proiektuari buruz ez genuen inolako albisterik eman, beti “hurrengo herrialdean izango da” pentsatzen genuelako. Baino ateak irekiko zizkigun herrialderik ez zen ailegatu. Eta honetaz ere hitzegin nahi genizuen. Hauxe da guztia.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s