Galeria

Berriro errepidean

Negua bukatzen ari da, eta nahiz eta oraindik hotza egiten duen, abian jartzeko ordua heldu zaigu.

Atsedenaldia nahiko luzea egin zaigu, baino batez ere gure blog-a eguneratzeko balio egin zaigu. Alde batetik bidai osoan, hasieratik pasa ditugun herri guztietako argazkiak zintzilikatu ditugu, eta hau “ARGAZKI GALERIAN” ikusi ditzakezue. Oso gustoko ditugu Namibia eta Nepalekoak, hala ere beste guztiak uste dugu ederrak direla, baino hori zuek esan beharko duzue.

Eta bestetik ia hasieratik idatzi genituen kronikak ere zintzilikatu ditugu, eta horiek web orriko eskuineko aldean aurkituko dituzue. Herrialdez ordenatuak daude, beraz nahi duzuena sakatu eta hortxe egingo dituzue.

Eta datorren egunetarako ba, ia 300 km ditugu Txinara heltzeko, baino tartean 3700 metrotako bi paso ditugu igotzeko, eta an goian oraindik hotza ederra espero dugu. Ziur -10 gradu egingo dituela egunez, eta gaueaz hobeto ez pentsatu. Baino mendi horiek eta gero Taklamakaneko basamortua zain dugula jakiteak 20 gradutako temperaturekin, sekulako indarra ematen digu. Gainera badakigu aste beteko kontua bakarrik dela, eta hori pasatzeko gai garela gauzak ez badira asko okertzen.

Beraz hurrengoan txinatik idatziko dizuegu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s