Galeria

Ederki hasten gara!!!!

Atzo erabaki genuen abiatzea, baino goiza bustia argtitu zuen, txirimiri moduko bat botatzen ari zuen, eta hainbeste denbora geldirik egon eta gero, lehendabiziko eguna euripean egittea ez zela plana erabaki, eta gaurko atzeratu genuen. Gainera hurrengo bi egunetarako eguraldi bikaina ematen zuten, eta disfrutatzeko aukera edukiko genuen.

Beraz gaur goizean dena prest jarri eta egon garen tokiko nagusia agurtzen hasi eta ez dakit zenbat denbora egon garen kontu kontari eta parrezka. Eskerrak berari jende honen kulturataz pixka bat ikasi dugu. Emakume benetan bikaina. Beste lagun bat atzean utzi beharra.

 

mosaico nos vamos

 

Azkenean  txirrindan igo eta martxan jarri garenean ein poziago jarri gara. Berriz ere nomaden bizitzara bueltatu gara!!!!! esaten genuen gure artean. Eta 200 metro egin baino lehen Laura atzean geratzen dela eta txirrindatik jeisten dela ikusi det.

Zer gertatu ote zaio -galdetzen nion nere buruari.

Berarengana joan eta ur hotzeko baldekada bat etorri zait gainera. Llanta ahutsita ikusi dugu, eta konponbiderik gabekoa. Hiri honetan ez dago txirrinda dendarik, eta azokan saltzen dutena Txinatik datorren kaka-zaharra da. Ederki gaude!!!!!!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Yemen-en gauza berdina neri gertatu zitzaidan eta llanta arrunta batekin aurrera egiteko aukera eduki nuen, beste kalitatezko bat aurkitu nuen arte, eta hori egitea erabaki dugu. Beraz azokara joan eta hango postutan begira jarri gara. Dena merkea baino oso kalitate txarrekoa ikusi dugu. Baino bapatean bigarren eskuko llanta bikaina ikusi dugu. Bi pareteko llanta. Egia esanda llanta zen kalitate onekoa, bujea eta radioak ez zuten ezertarako balio. Beraz ederki erregateatu eta gero, erosi eta etxera joan gara. bertan lana ederra neukan. Llanta zaharrari bujea eta radioak kenduta, berriari jarri diot. Ez dakit zenbat ordu eta gero, kurpila berriz ere km batzuk egiteko geratu da. Ea Urunqui-raino heltzen den, eta han erabakiko dugu zer egin

mosaico rueda
Ea bihar ateratzeko muduan gauden, eta hala bada denbora askoan arazorik gabe joaten garen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s