Galeria

China

Hiru hilabeteko atsedenaldia eta gero, hau ez da hasteko modua!!!
Hiru egunetan berriz ere 3500 meterotara igo behar izan genuen eta egia esateko nahiko gogorra egin zitzaigun. Berriz ere ipurdiko eta giharretako minak zer ziren eta zeharo nekatutak egote dastatu genuen.

IMG_7444.2

Sary-Tashen egun bateko atsedenaldia hartu genuen, baino laino artean egon ginen egun osoa eta hostatua hartu genuen etxeko sutondoan pasa genuen eguna. Atera behar egunaren aurreko gauean elurra egin zuen, baino Kyrgyzstaneko diru gehiago ez genuenez alde egin behar izan genuen eguraldi kasu gehiegirik egin gabe. Hala ere zortea eduki genuen eta goizetik dena garbitu eta eguzki ederra eta indartsua atera zen errepideko elurra gehienez urtuz. Horretaz gain, eta onena izan zena, gure ezkerretan zeuden Pamir menditatik gora joan ziren laino guztiak, hainbeste gustoko dugu ikuspegi eskainiz. PAmir-eri aoi esan genion denbora askorako, eta pena handiz alde batetik, baino pozik beste paisai asko zain ditugula jakinda aurrera egin jarraitu genuen.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

3500 metrotako azkeneko pasoa igo, txirrindak km gutxi batzuk bultzatuz, ze han oraindik elurra ez baitzen urtu, eta handik aurrera 30 km-tan behera eginda Txinako mugan aurkitu ginen.
Oraingo henetan dena zuzen geneukan eta bagenekien ez genituela arazorik edukiko. Eta hala izan zen, hala ere mugan alforja guztiak ustu behar izan genituen, baino espero genuenez ez ginen gahiegi haserretu Txinatar poliziek dena miatzen zuten bitartean. Txinan geunden ofizialki, baino errealitaten zonalde hau musulmanak diren Uighur etnia bizi da eta txinatarrekin ez dute zerikusirik.

IMG_7538

Kashgarretik pasatzen ginela berriz ere udan geundela zirudien, egunez 20 gradotara igotzen zen termometroa, baino gauean 5-era laister jeisten zen. Hala ere berriz manga motzean plasai pedaleatzea bikaina izan zen.
Taklamakaneko basamortuko iparraldetik dijoan errepidea aukeratu genuen Urumqira joateko. Batez ere motzena delako eta 20 egunetan 1500 egin behar genituelako, gainera haizea aurrrez edukiko genuela jakinda.
Errepide itsusiagorik gutxitan ikusi det. Zuzenak eta zuzenak autopista abtean sartutak, kamioiak gora eta behera dijoazela gure ondotik. Ehundaka egunero. Hori bai, asfalto ezin hobea kilometroak egiteko. Ahal genuen bakoitzean bertatik atera eta errepide ttikiagoak hartzen genituen herri ttiki tartetik igartzeko, bapatean errepidea moztuta aurkitzen genuen arte, ze autopista errepide zaharretik eraiki baitdute. Hala ere akampatzeko oso erreza genuen beti.

IMG_7516.2
Horrelakoak izan eguna joan eta eguna etorri, ezta aldapa ttiki bat ere. Eta hori gutxi bazen, 10. egunean hondar ekaitza bat jasan behar izan genuen. Hainbeste indarrakin jotzen zuen haizea ze hondarra gora altxatzen zuela ikuspegi 500 metrotara moztuz, eguzkia ere ezin ikusi gelditzen ginela. Haize bortitza hori haurka genuela indarra gehiegi gastatzen ari ginela konturatu ginen ia ezer ez aurreratzeko eta autopista azpian zegoen zubi batean geratu eta bertan denda montatuta atseden eguna hartu genuen.

Zorionez hurrengo egunean dena bara-bare argitu eta aurrera jarraitu genuen. Nahiz eta trafikoko karteletan zer jartzen zuen ezertxo ere ez ulertu aurrera jarraitzen genuen. Alde guztietatik ulertzen saiatu arren, ez zegoen modurik.

IMG_7588

15. egunean autopista jarraitzeari uzteko aukera ikusi genuenean ez genuen bitan pentsatu ere egin. G216-a bagenekien menditsuaizango zela, baino baita trafikorik ez zela egongo, eta nahiz eta izerdia aterako genuela jakin, hori hartu genuen.
Lehendabiziko 40 km-ak errezak izan ziren, baino bapatean asfaltoa bukatu eta erreka baten ondoan goraka hasi ginen. Ez geneukan informaziorik, ez genekien zer aurkituko genuen, baino aurrera jarraitu genuen. Bi egun pasa genituen horrela, erreka ondotik goraka.

IMG_7700

Hotza geroz eta handiago zen gauean, baino egunez ere haizeak bero guztia kentzen zigun gorputzetik. Berriz ere neguko arropa guztia jantzita gindoazen. Yak talde handiak ikusten genituen hartzaia zaldi gainean zijoalarik, eta hirugarren egunean goizean 6 km pedaleatutak genituenean, toki ederra ikusi eta atseden hartzea erabaki genuen.Zergatik ez? denboraz ondo goaz, janari soberan daukagu eta lku ezin hobea da – esan genuen gure artean.

Horixe egin genuen. Denda jarri eta eguzkitan lasai egon. Erreka izoztuta zegoen eta janaria prestatzeko behar nuen ura hartzeko zulo bat izotzetan egin behar izan nuen. Laura ez zen oso ondo aurkitzen eta siesta egiten zuen bitartean bazkaria orestatu nuen. Esfortzu ttiki bat egiten nuen bakoitzean pultsoa azeleratu egiten zitzaidala kontutatu eta Laurari 3000 metro inguruan egongo ginela esan nion.

IMG_7692

Lotara joan ginen hurrengo egunean km utxitan han goian ikusten genuen pausoa zeharkatuko genuela pentsatuz. Baino gauean elurra denda gainean eroitzea egiten zuen soinuak esnatu gintuen. Haize bortitza egiten zuen eta denda lurretik altsako zuela zirudien.
Atzo zergatik ez genuen aurrera egin eguraldi ederra egiten zuenean? – pentsatzen nuen nere artean ezin lorik egin nengoenean. Baino orudan hura zela erabakirik aproposena uste genuen eta orain damutzea alperrik zela argi neukan.
Zorionez goizean zeru guztia garbitu eguzkia atera zuen eta kontutan izanda elur gutxi egin zuela, martxan jartzerako pista elurrik gabe garbi garbi zegoen.
Beste 10 km eta ondo sufritu ondoren, batez ere pista oso ona ez zelako, tontorrera iritsi ginen. Goian zegoen kartelari bagiratu eta 4280 metrotan geundela ikusi genuen!!! Gaua 3700 metrotan pasa genuen!!! Orian ulertzen genuen gure nekearen eta eguraldi hotzaren arrazoia!!!


6 urte hauetan horrelako zerbait getatzen zaigun lehendabiziko aldia da. Mendi ttiki bat pasatu behar genuela pentsatu eta hain puerto garaia pasatzea.
Handik Urumpira aldapa behera bi egunetan jeitsi ginen. Hau da hiri puska!!!!! Egia esanda Txinan hiri txikiak 3 miloi biztanle baino gehiago dituzte, eta horrelako tokietan oso deseroso sentitzen gara.

Gure Visado extensioa gestionatzen aritu eta gero, bihar beste 30 egunetako luzapena jasoko dugu, gure mongolia iristeko bidean Txinan egin behar ditugun km-ak bidea egiteko.

One comment on “China

  1. Aupa pare!!!!!!!
    Euriak, busti; haizeak, jo eta hotzak , hotza baino zuek segi aurrera!!!!
    Sasoia daon bitartian, eurrrraaaaaa!!!!!
    Besarkada bat.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s