Galeria

Ez badaukagu goserik eta hotzik, beste arazoak ez dira arazoak.

Hauxe esan zigun Mongoliar batek duela egun batzuk. Eta uste det arrazoia dutela.

Hemen jasaten duten eguraldi extremoa, bizitza ezin gogorragoa bizi erazten diete, eta hala ere beti barre egiteko prest daude. Baino ez irribarre, baizik eta barre algaraka.

Gure sarrera Mongolian oso erreza izan zen, lehendabiziko bi egunetan Mendebaldeko mugatik sartu ginenez, haizea alde geneukan, eta 80 km-z asfaltoa bikaina, berri berria. Baino asfaltoa bukazu zenean hasi zitzaigun benetako festa.
Hemen ez dira errepideak makinez egiten, hemen egunero pasatzen egiten dira. Ez daude ia zubirik, ezta inongo mantenimendurik,
eta horrek errepidearen egoera edozein egoeretan uzten du. Eta orokorrean oso txarra izaten dela.

Altai-ra iritsi eta iparralderuntz abiatu ginen, jakinez haizea alde ez genuela edukiko. Hegoaldeko errepidea edo iparraldeko errepidera hartzen dengun gutzebidera ailegatu ginenean, eskubitara joaten zen eta haizea alde edukiko genuen bidea atzean uztea gogogorra egin zitzaigun, eta hala ere gure zai
genituen 3000 metrotako 3 pausoengana abiatu ginen.

Lehendabiziko 3 egunak erreka baten ondoan egin genituen, goraka, baino Yurtetan bizi diren nomadak gu ikusitakoan segituen eskuarekin keinua eginten ziguten bere mugikorrak diren etxetxotara konbidatuz. Haiek ez dute inglesez hitz bat ere egiten, eta guk Mongoliarrez gutxiago ere, baino Yurta guztietan barre egitea
zen nagusi. Ze ondo pasatzen genuen.

Sartu eta segituan Yurtaren ezkerraldean jartzen gintuzten eserita, eta esnez eta gatzez egindako tea ateratzen ziguten. Gero frejitua dagoen moduko ogi puska ttiki batzuk eta zeuzkanak, gazta edo yogurta. Nora goazen, nondik gatozen… azken finean leku guztietan egiten duten galderak egiten zizkiguten. Nik map atera eta ordu erdirako solasaldia bagenuen, ze esaten genizkien herrien izenak entzunak zeuzkaten eta hantxe egoten ginen.

3000 metrotako portuak pasatzen lanak eduki genituen, lurra, ondar bihurtu zen eta txirrinda gainean askotan ezin genuen joan. Kurpilak ondarretan sartu eta bultzatzea besterik ezin genuen egin, horretaz gain orain arte ez ditugu hain penditza handiko aldapak eduki genituen. Eta horrela lagunak, kilometroak oso mantxo pasatzen dira esfortzu handia eginda..

Horrela izan dira egun gehienak. Luzeak eta lan handia egin beharrekoak. Ez da egon egunik bizikleta bultzatu beharrik izan ez degunik. Hasieran pista ona bazen, edozein momentutan aldatu eta aurrera egiteko sufritzen hasten ginen. Nahiz eta ondo joan, bagenekien edozein unetan pista aldatu eta ondarretan sartuko ginela.

Iparraldeen dagoen punturaino heldu ginenean gauzak pixka bat aldatu egin ziren, ondarra oraindik bai, baino gutxiago. Eta berriz ere ekialderuntz okertu genuenez berriz ere haizea alde geneukan baino euria egiten hasi zitzaigun ia egunero. Batez ere bi ordutako ekaitzak, baino nolako ekaitzak. Haizea hasten zen idarrez joka eta bapatean euria hasten zen. Eta hemen ez dago euritik babesteko inongo eraikuntzik, ezta zuhaitzik ere. Beraz denda ahal genuen azkarren montatu eta bertan sartuta errezatzen hasten ginen haizeak gure denda ez hausteko. Eta eguzkia gordetzen denean temperatura 5-10 gradutara jeisten denez, busti ezkero, eta gertatu zaigun pare bat alditan, hotzak  egoten gara berriz ere lehortu arte. Ez da gozoa, batez ere hotza egiten duelako.

Tes-era heldu ginen, eta han bi aukera geneuzkan, alde batetik errepide nagusia hartu edo motzagoa eta errekaren ondotik zijoan bidea hartzea. Azkeneko hau hartu eta berriz ere ikusi genuen bide motzena askotan ez dela azkarrarena izaten. Ondorra eduki genuen hasieratik, pedaleatzen uzten ez zigun ondarra. Ia egun osoa txirrinda bultzatzen aritu ginen. Horretaz gain orain arte Mongolian eduki genuen egunik beroena izan zen, eta askotan aldapak hain handiak ziren ze bien artean bultzatu behar genituela txirrindak. Baino dena bukatu egiten dela argi daukagu, eta egun osoan 35 km egin ondoren, errepidea hobetzen hasi zenean denda montatu eta lotara joan ginen, zetorren egunean txirrinda gainean joango ginela jakinda.  Izarrei begirada bat bota baino lehen lotan geunden.

Ordu erdiz txirrinda bultzatzen aritu eta gero, errepidea hobetzen ez zela ikusita eduki nuen erreakzioa. Txirrinda lurrean utzi eta ostiaka hasi!!!!!!

Baino paisai ezin hobeak eduki ditugu. Bapatean dena orlegia bihurtzen zen, belarra luzea, zaldiak alboetan eta gu beraien artean liluraturik. Bizitzak bezala, azken hilabete honek gora behera asko eduki ditu. Batzutan pozik, besteetan nazkatutak, beste batzutan negar egiteko punttun ere egon gara, baino piskanaka aurrera gure bidea egiten lortu dugu.

 

Horrelak izan dira egunak, gogorrak, presio punttu batekin ze egunero km kopuru bat egin behar genituen guk nahi genuen tokira heltzeko. Baino azkeneko egunak oso euritsuak izan dira, eta ez degu nahi aina gozatu. Azkenean 3 egun lehenago geratu eta txirrindan Zagan-ull-en utzita, Ulanbataar-era etorri gara beste hilebete bateko visa extensioa egin eta Chinako visadoa lortzeko.

Bitartean, hemen hirian zementoz egindako eraikuntza hauen artean gaudela, eduki ditugun topaketen oroimenekin geratzen gera, ze edozein lekuetan geratzen ginenean, 10 minutu baino lehen bixitak edukitzen genituen, bai zaldian edo motoan. Hurrun zeuden Yurtatik prismatikoekin begiratuta ikusten gintuztenean, segituan agertzen baitziren.

 

Erabakia hartuta dugu. Mongolian pasako dugun hurrengo hilabetean guretzako diren lekurik politenak ikusteko izango dira. Zona bat aukeratu eta handik ibiliko gara gutxi pedaleatuz eta jendeaz eta lekuaz disfrutatuz. Horrek esan nahi du Mogoliatik trenean aterako garela.

One comment on “Ez badaukagu goserik eta hotzik, beste arazoak ez dira arazoak.

  1. Argi dago disfrutatzeko batzutan sufritu egin behar dela, baina sufritzeak beti daka rekonpentxa, Eutsi goiari pare!!!!

    *pd: hi, euskaltzaindikuak tokea eman aldiyek idazteko eragaitik ……..”Bapatean dena orlegia bihurtzen zen”, ORLEGIA????? 😉

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s