Galeria

Mongolia 2

(Chinako zentsura dela eta ezin izan ditugu argazkiak zintzilikatu)

Mongoliako Visadoaren hilabeteko luzapena egunean bertan lortu genuen, baino chinako visadoa lortzeko 8 egun itxaron behar izan genuen eta hori denbora asko galtzea da herrialde honetan.

Azkenean pasaportean dena behar genuen bezala genuela, txirrindak utzi genituen lekura itzuli eta txirrindan hasi ginen berriz ere. Baino oraingo honetan aldaketa nabarmen batekin, presarik gabe joan behar genien, eta hortarako Ulan Bator-era bakarrik heltzea erabaki genuen eta bertatik trena hartzea Mongoliatik ateratzeko.

Beraz lasai hartu eta disfrutatzea zen gure helburua. Khovsgol-eraino heldu ginen, kriston lakua dela eta horduntxa hasi ginen zuhaitzen ikuspegiaz eta hauek ematen duten itzalaz disfrutatzen.

Lagunak, laku honen bueltan dauden parajeak benetan polittak dira. Errekak, zuhaitzak, belar ber-berdea, Yurtak jende zoragarria bertan bizi dela, animaliak bueltan dituztela,…, eta lasaitasuna. Egunean auto batekin gurutzatzea ere zaila izaten genuen batzutan.

Politta izan da benetan eta egunero disfrutatu dugu kanpineko denda leku hoberenean jartzen saitzen genuelako, km-ak egiteko presa eduki gabe.Baino horrek ez du esan nahi ereza izan denikan. Lurralde hauetan km bakoitzak esfortzua eskatzen dizu. Pista txarrak aldapa ederrekkin, batzutan hainbesteko penditzarekin ze aurrera jarraitzeko modu bakarra txirrindatik jeistea eta bultzatzea zela, eta 70kg pisatze duen bizikleta aldapa horietan bultzatzea ez da lan zamurra. horretaz gain, eruri sasoian gaudenez ia egunero eduki genuen ekaitza. Baino hori ere edkiditen ikasi dugu eta 2 x 2 metrotako plastiko handi bat erosi eta euria hasten zen uneraino itxaroten genuen geratu eta beraiekin gure buruak estaltzeko. Orokorrean ordu erdian odeiak aldenduak zeuden eta eguzkia berriz ere azaltzeko punttun, orduntxe martxan jartzen ginelarik berriz ere.

Gure materialarentzako froga ederra izan da, eta eduki ditugun haiza bortitzak, ekaitzak, zaldientzat egindako bidezidor, zuloak eta gero, ondo eutsi dutela esan behar dugu. Hala ere ekipazioaren zati bat berritu behar dugula konturatu gara.

Alde batetik dendako barillak hiru aldiz hautsi zitzaizkigun eta haizeak zuekan indarra zela eta, dendako josturak forzatu egin eta orain euria egiten duen bakoitzean, barrun gaudela dutxa bertan daukagula dirudi. Janaria prestatzeko hornilloak ere gerra ederra eman zigun, eta egun batean batere ez zebilela geratu zen. Gasolina pasatzen den zuloa zeharo blokeatuta. Konpudu genuen bai, baino lehengoa ez da berriz izan, eta ez dela izango uste dugu. Alforjak ere, nahiz eta onak izan, konponketa batzuk egin behar izan genizkien eta txirrindak… nereak ondo eutsi du, egia da kurpiletako erradio batzuk eten zaizkiela, baino hori normaltzat hartu genuen eta arazorik gabe konpondu ere. Laurarenak ordea, erradioak eteteaz gain, aurreko kurpileko llantatik perfil bat txikitu zitzaioan, 40 cm-tan bate gabe geratuz, eta horrek ezin aurrera jarraitzea esan nahi zuen.

Ulan Bator-etik 4 egunetara geundela, hiriburura emang gintuen asfaltutako errepidera ailegatzeko 55 km falta genituela. Orokorrean ez da trafikorik, eta egun hartan oraindik ez genuen kotxerik ikusi. Bertan zer egin eta nola pentsatzen ari ginela, kamioi bat agertu zen egurrez kargatuta (auskalo noiz izan ote zen handik kamioi bat pasa zen azkeneko aldiz). Geratu, txirrindak gainean jarri eta errepide nagusiraino eraman gintuen. Herri ttiki bat zen, eta nahiz eta kurpil bat eskutatzen saiatu, ez genuen lortu. Hiribururra nola ailegatu pentsatzen ari ginela, burura idei bat etorri zitzaidan, eta aurrera pedaleatzen jarraitzeko moduan jarri nuen kurpila. Eta hala iritsi ginen, egunero erezatzen bertan ahutsi ez zedin.

Visadoa bukatu baino 3 egun lehenag iritsi ginen. Denbora juxtua baino nahikoa tren ticketa erosi eta Mongoliatik ateratzeko.

Txirrindan bueltaka daramatzagun 6 urte hauetan transportea hartzea planeatu eta egin dugun lehendabiziko eguna da. Hori mongoliako zatirik polittena ikusi nahi genuelako izan zen. Mongolia osoa zeharkatzeko aukera eduki genuen, baino basamortua besterik ez genuen ikusiko, eta ez gara hortara honaino etorri. Beraz ez ganra damutzen hartutako erabakiaz.

Mongolia da ikusi dugun herrialderik interesgarrienetakoa, hori bai, natura eta bizitza kanpoan egitea gustatzen zaigulako. Hori gustatu ezean, hobe beste leku batera joatea.

Ez det Mongoliako interesgarriak iruditzen zaizkidan paraje guztiak ikusi, eta horrexegatik badakit itzuliko naizela.

Azkenean 2300 km baino gehiago izan dira eta horietatk 2000km asfaltorik gabekoak.

Gogorra bai, baino benetan ederra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s