Galeria

Tibet eta …

Planeatu bezala Xining-en elkartu ginen Ibon (Andoaingo laguna), Maria eta Zigor (dagoeneko urtebete pedaleatzen ar diren bi lagun onak) eta gu biok.

 

chinatibet11

Ibonek Ternuak berritu digun arropak  ekarri zizkigun, Tibeteko temperatura hotzak, eta gero hegoaldeko berotasunak ondo jasateko arropak. Berriz ere eskerrak eman behar diegu Ternuako lagunei gu hain ondo zaintzeagatik.

chinatibet2

Gure ideia Tibeteko goi lautadetara joatea zen, eta han Tibetarrekin pixka bat egon. Baino hara igotzeko lehendabiziko egun batzutan kriston trafikoa jasan behar izan genuen. Horretaz gain euria eduki genuen eta ezin izan genituen nahi aina kilometro egin. Hala ere umore onez hartu eta egun txar horiek ondo pasatzeko gai izan ginen.

chinatibet1

Jainca pasa eta orudntxe nabaritu genuen aldaketa ederra. Herri guztietan bandera Busdista zeuden, templo polittak eta Tibetanoz beteak zeuden. Horrekin batera 3000 metrotako lehen puertoa etorri, eta harekin lehen arnas estuak. Hori da zailtasuna arnasa hartzeko. Nola da posible horrela ibiltzea, eta hoberena da badakigula horrela izango dela, eta hala ere hori aukeratzen dugula.

chinatibet9

Urte sasoi honetan, eguraldi onarekin koinziditzen herritako jaiak izate dira, eta bertan egoteko aukera eduki dugu. Ritual erlijiosoak, dantzak, herri kirolak Euskal herrian bezalakoak. Soka-tiran ibili ginen, eta indar apustuak ere egiten, baino Tibetar hauek gu baino indartsuagoak dira eta gehienetan egurra eman ziguten.

chinatibet8

Hoberena nomadak ikusteko aukera eduki dugula, beraiekin egon, nola bizi diren ikusi eta ondo pasa. Paraje dotoreak ikusteko aukera izan dugu, bertan akanpatu eta lo egin, eta hurrengo goizean jeikitzen ginenean, Tibetarrak abereekin nola zebiltzan ikusteko aukera izan genuen

chinatibet4

Hasieran pentsatu baino askoz km gutxiago egin ditugu, baino parra ederrak egin ditugu. Mongoliako pasara eta gero opor batzuk bezelakoak izan dira, eta ederki disfrutatu dugu.

Lagunak ondoan izatea beti ederra da.

chinatibet6

Konturatzerako pasa ziren pedaleatzeko 20 egunak eta gure chinako visadoa luzatzera joan behar ginen Chengdu-ra. Ibonek han trena hartu behar zuen etxeruntz pixkanaka abiatzeko eta Zigor eta Maria gurekin jarraitu behar zuten beste denboralditxo bat Tibeten pedaleatzen.

Baino Chengdun Turismoko legea aldatu dela esan ziguten eta gure visadoa luzatzeko arazo gehiegi edukitzen ari ginen. Gainera hilebete baino gehiago ezingo genuen luzatu eta Tibet zeharkatzeko behintzat beste bi hilabete behar genituenez, txirrindak han utzi eta trenez Hong Kong-era joatea erabaki genuen. Hong Kong beti izan da ezaguna Chinako visadoa ateratzea erreza izan delako.

chinatibet10

Baino lege aldaketa ere Hong Kong-era heldu da, eta hori bakarrik ez, gauzak asko okertu zitzaizkigun. Apirila eta Maiatza Chinako “Sensitive Area” batean pasa genuelako (errepresatuta duten beste distrikto musulman batean), susmagarriak ginela esan ziguten eta ez zigutela Chinako Visadorik emango. Gure pasaportean bakarrik ez dagoela markatuta, baizik eta gure Chinako historiala ere. Beraz denboraldi batean ez digutela Chinako inongo embajadetan visadorik emango.

Beraz ezin ginen Chinan sartu, eta txirrindak han geneuzkan. Zortea eduki dugu orain bi lagunekin bidaiatzen ari garela, eta Zigor eta Mariari beste hilabeteko visadoa eman zieten. Beraz, beraien visadoa sakrifikatuz, gure txirrindak eta beraienak hartu eta Malasiara egan egin dute.

Gu Hong Kong-en egonda, eta Chinan ezin gaitezkenez sartu, egazkinean atera beste modurik ez daukagu, eta aurkitu dugun egaldirik merkeena Kuala Lumpur-era denez, ba hemen elkartuko gara Zigor eta Mariarekin.

chinatibet

Gogorra da horrelako gauzak pasatzen direnean lasai egotea, baino ez dugu beste erremediorik. Beste bi hilabete geneuzkan Tibetetik txirrindan ibiltzeko. Honekin amets egiten nuen askotan, eta hilabete han pasa eta gusto goxoa hartzen hasi ginenean atea itxi dizkigute.

Beno, lagun batek esaten duen bezala… ate bat ixten denean beste asko irekitzen dira. Eta hori da orian duakaguna, Asiako hego-ekialdea daukagu orian disfrutatzeko.

Hortara goaz.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s