Galeria

Malasia, berriz ere tropikoan

Tibeten 3500 metrotan egonda, bapatean Kuala Lumpurren egotera aldaketa handiegia da ondo asimiliatzeko. Hala ere nahiz eta egun batzuk grogi egon, azkenean gogoa eta ahalmena aurkitu ditugu bero eta hezetasun honekin aurrera egiteko.

malasia
Kuala Lumpurren gure lehendabiziko egunak Akmal eta bere arrebaren etxean pasa genituen. Txirrinda denda bat daukate, kriston tallerra bertan dutela, eta gure bizikletak punttun jartzeko aprobetsatu genuen. Batez ere nere eserlekuko barra ez zen mugitzen, ezin nuen gora igo edo behera jeitsi, eta orain silloia 2 cm gora igota egiten dudan indarra hobeto aprobetsatzen dudala nabaritu det. Azkenean Laurarentzat llanta aproposa aurkitu dugu, eta hori ere aldatuta, orain bai aurrera bildurrik gabe egin dezakegula.

malasia4

Tibeteko aldapak oraindik buruan genituela, lehendabiziko pedalkolpea “Cameron Highlands”-etara eman genuen, aire fresko bila gindoazen, ze egunero izerditan blai egoten ginen txirrindaren gainean pasatzen genituen ordu guztiak. Bustitak izerditan pasatzen genulako denbora guztian, eta baita ere orain euri sasoia delako eta noizbehinka euri zaparren bat botatzen duelako. Han goian hain famatuak diren te plantazioak ikusteko eta txundituta geratzeko aukera eduki genuen.

malasia2
Adittuta geneuka Malasia, Asia osoan ohianak gehien suntsitzen ari den herrialdea dela, baino ez genuen uste hainbesterainoko zenikan. Ohianan dagoen zuhaitz eta begetazio mota guztiak suntsitu Palmako Palmera monokultiboa landatzeko. Jakinda zuhaitz horrek sortzen duen olioa ez dela batere osasuntxua gizakiok kontsumitzeko. Baino diru asko sortzen du, beraz horrekin dena justifikatuta dago. Egin behar den gauza bakarra diruarekin Presidentea edo gai horretaz arduratzen dena erosi, eta hortik aurrera dena erreza bihurtzen da.

malasia7

Mr Li ezagutu genuen, zuhaitzak mozten dituen empresa bateko arduraduna, ohianean daukaten kanpamenduan lo egiten utzi gintuena, eta harek esan zigun hemen mozten diren zuhaitz gehienak Holanda, Frantzia eta Australiara dijoazela. Ez gintuen harritu.

malasia10
Cameron highlands-en egun pare bat egin genituen atseden, eguraldi freskoaz disfrutatzen eta pixkanaka kostaldera abiatu ginen. Penang-eko irlan Tailandiako visadoa atera behar genuen eta hura zen gure helburua.

Hemen 2007-an egona nintzen bakarrik, eta Laurari esaten niona ondo gogoratzen nuela konturatu naiz. Oso erreza dela hemendik bidaiatzea, edozein lekutan aurkitzen delako jatetxeren bat, Euro betengatik tripa bete-betea dugula bukatzen dugularik. Hala ere hoberena hoberena, fruta tropikala da. Aspalditik eri ginen horrekin ametsetan, eta orain nahi aina dugu.

malasia mosaico 2
Lo egiteko garaian, kontutan edukita euri sasoian gaudela egunero aterpean lo egiteko erabakia hartu dugu. Eta horrek esan nahi du egunero nonbaiten galdetu behar dugula ea denda jartzerik dugu. Hemen mundu guztiak inglesez hitz batzuk egiten duenez nahi deguna adierazteko erreza bihurtzen zaigu, eta gehienetan ongi etorriak gara. Elizan, Mezkitan, polizi estazioan, bomberoekin, egurrak mozten dituzten jendearen kampamentu batean ohianean… Esan bezala oso erraza da, eta azkeneko urte t´erdian pasa ditugun hotzak eta momentu gogorrak eta gero, eskertzen ari gara denboraldi hau.

Penang-en, Malasia osoan bezala jende ezberdin motako nahasketa dago. Indiarrak, Txinatarrak, Malaioak, Paistandarrak, Indonesiarrak… Eta horrek janari aukeran eragin handia du. Guk orokorrean janari Indiarra aukeratzen dugu, eta Irla honetan hain famatua den “Little Indiara” joan gera egunero bazkaldu eta afaltzera. Hau da gozamena. Pentsatzeak benetako India hain hurbil dugula, hara berriz joateko gogoa sartzen zaigu.

malasia mosaico
Visadoak poltsikoan genuezkala, Tailandiaruntz abiatu ginen, baino espero ez genituen arazo mekanikoak eduki eta nahiz eta kostata, konpondu  eta aurrera egiteko gai izan ginen. Neri, katea bi aldiz ahutsi zitzaidan, eta Mariari, Pinoiak enkajatuta dijoazen ruleta izorratu zitzaion eta horrek bai pieza barria erostea eskatzen zuela. Eskerrak Malasian kalitate honeko piezak erosi daitezken, heldu ginen lehendabiziko dendan erosi eta aurrera egiteko modua aurkitu genuen.

malasia9
Mendebaldeen dagoen mugatik joan ginen, politta, baino aldapatsua baita ere. Gora-behera pasa genituen bi egun, eta azkeneko kilometrotan, inoiz ez ahazteko, eguerdiko beroarekin, 2 km-tako kristan aldaparekin aurkitu ginen. Ez da posible!!!!! esaten nion nere buruari, %20-ko rampakin. Baino eman eta emanda, azkenean dena igotzeko gai izaten gara nahi izanez gero, eta hau ere igo genuen.
Tailadiako muga erreza izan zen, oso erreza, eta hau ikusiz, Asia Zentraleko eta Chinako arazoak atzean utzi ditugula argi dago.

2 comments on “Malasia, berriz ere tropikoan

  1. Duela ia bi urte, urtarrilaren 5ean, zeuen bidaiaren hasieran, zeuekin aurkitu ginen Ayerbe herrian (Huesca). A ze sorpresa nora zindoazten galdetzean: “Indiara goaz”.

    Afrikako eztakigu ze herrietatik ekarritako labana oparitu zenioten Maleni. Labana horrek ilusioa piztu eta amestera eraman gintuen.

    Orain urtebeteko bidaia batean sartuta gaude, Eskerrik asko zeuen labanari eta zeuen blogari.

    http://www.biratabira.blogspot.com

    Pello eta Malen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s