Galeria

Tailandia

Berriz ere oporretan bezala ibili gara. Kilometro gutxi pedaleatzen, eta atsedenaldi luzeak hartzen. Temporada bajuan gaude euri sasoia delako, eta hoteletako prezioak oso merekeak dira. Berez, 8 euroengatik logela ederra lortzen duzu hondartza ondoan, Koh Lanta izeneko irla batean.

thailandia2013.12

Asko harritu ninduen gauzetako bat, behin tailandian sartzu eta iparralderuntz km dexente egin eta gero ere, populazioaren gehiengoa musulmana zela ikustak. Nere ustezz, duela 7 urte hemendik pasa nintzenean baino musulmandar gehiago daude. Hasieran ez ziren ia templo budistak ikusten, baino iparralderuntz 300 km egin eta gero, orduan hasi ziren agertzen, eta mezkitekin kontrakoa gertatzen zen, geroz eta gutxiago ikusten ziren, eta egia esanda horrek poza eman zidan.

thailandia2013.4

Herrialde honetan Hotel, Hostel, Guest house, albergue…. pila dago, baino guk Templo budistak aukeratu ditugu lo egiteko. Beti ongi etorriak izan gara, irrifar batekin hartu gaituztela. Aterpe bat daukagu, garai honetan euria noiz-nahi botatzen duela garrantzitsua da guretako. Eta horretaz gain beti ura eduki gudu dutxa ederra edukitzeko.

thailandia2013.3

Hemen Tailandian gizon guztiak beraien bizitzan behin monjeak izan behar dutenaren ohitura dago, nahiz eta bakarirk hilabete edo gutxiago pasa, monasteriotik pasatzen dira, ilea moztu, monjeen ohiturak eta janzkerak hartu eta goizero egun sentian goizero janaria eskatzera joaten dira herrira, beraien egoea ttikitu dadin. Eta jendeak ematen diena bakarrik jaten dute eguerdiko 12:00 arte. Ordutik aurrera hurrengo goizarte ezin dute ezer jan edo edan. Horretaz gain egunero 4 ordu meditatzen dute. Guri ere horrelako zerbait bizitzan behin egitea ondo etorriko liguke, gure bizitzari buruz meditatu eta hausnartzeko.

thailandia2013.7

Ez dakigu zergatik ote den, agian nekatuek geundelako, edota aspertutak, baino txirrindan ibiltzeko gogo askorik gabe ibili gara, eta hondartza bat ikusten genuen bakoitzean, geratu eta disfrutatu egiten genuen, eta hori Tailandiak asko dauka.

thailandia2013

Askotan inulabarren zain ikusten nuen nere burua, eguzkia nola izkutatzen zen ikustko desioarekin.

thailandia2013.9

Baino tailandia ez da bakarirk hondartza, beste gauza asko badaude. Eta horietako bat apustua egiteko kriston ohitura dagoela. Animali apustua, oilar apustua, txori apustua. Txirrindan gindoazela etxe bakitzean kaiolak ikusten genituenzintzilika, eta barruan txori eder bat. Kaiolak gainera ederki egindak. Esku-lana ederra eginda. Gustu handiarekin eginda, eta gero norbaitek esan zigun txoriek oso ond abesten dutela eta konpetizioak daudela zenek irabazi. Eta irabazten duen txoriak kriston pila balio izaten duela.

thailandia2013.11

Hain apustu zaleak izanda, kirolean ere apostuak eiten dituzte, eta Tailandiako kirolik hospetsuena Muai-Thai  izenekoa da. Guk han Thai-Boxing deitzen dioguna. Eta txirrindan gindoazlea, kalean bertan zegoen entrenatzeko ring batean ikusi genituen bikote bat izerditan blai zeudela. Oinekin, belaunekin, ukolondoarekin jo eta jo. Gorputz indartsuak eta batere grasarik gabekoa. Forman egon behar da hain kolpe azkarrak jotzeko. Agurtu eta alde egin behar genunean hurrengo larunbatean Bangkok-en konbatea zuela esan ziguten arro arro.

thailandia2013.6

Batzuk apostuak egiten duten bitartean, beste batzuk lanean jo ta fuego jarraitzen dute ahora janari apur bat besterik sartzeko. Hemen uretako bufaloak erabiltzen dutituzte lurra mugitzeko, eta ikusi dezakazuen bezala gorputz horrekin ez dute arazo askorik edukiko. Hori animali puskak!!!!!!!

thailandia2013.8

Baino lurra bakarirk ez da lantzen hemen, itsasoa hurbil egon ezkero arraia ugari izaten da, eta ugariegi izaten denean lehotu egin behar da denbora pasa ezkero hori jateko aukera edukitzeko. Hemen ere esku lan-a merkea bilatzen da, eta Tailandian esku lana merkea Myanmar-eko jendea izaten da. Hilean 80 euro baino gutxiago kobratzeko egun osoa lanean pasa behar duen jendea.

thailandia2013.10

Baino eskulanarena ez bada aldatzen, kapitaleta alegatzen garenean ere ez da aldatzen. Hau da erokeria!!!!!  Gu hain ttikiak garela ikusiz, ia errespetatzen ez gaituzten kamioi, kotxe hauen artean joatea beldurra ematen du askotan. Hala ere beti gure bidea aurrera egiteko modua aurkitzen dugu eta hori egin genuen.

thailandia2013.2

Horrelako paisaiak ikusita, han bizitzen gogoga ematen du, baino ez dugu ahaztu behar duela 9 urte Tsunami bat egon zela eta milaka pertson hil egin zirela.

thailandia2013.1

Orain, berriz, tsunami bat gertatu ezkero seinaleak daude, lur barrukaldera biderik azkarrena aurkitzeko.

IMG_1370
IMG_1367

Gure lagunekin Zigoe eta Maria hiru hilabete pasa eta gero, bakoitzak bere bidea jarraitzeko unea heldu da. Bakarirk joatea oso erraza da, eta ebste jendearekin elkartzen zarenean orduan konturatzen zara zure airera ibiltzea gustatzen zaizula. Baino argi daukat beste jendearekin bizitza pixka bat konpartitzea asko balio duela. Ikasteko aukera ematen dizu, eta raingo hau ere ikasketa ederra izan da. Eskerrik asko bioi eman diguzuenarengatik. 

 

 

 

 

 

 

 

One comment on “Tailandia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s