Galeria

Dubaiko bidaiarien festibala

Esan bezala Bangkok-era joan ginen Camboiatik, eta han Dubaiera egazkina hartu genuen. Aspaldi zen ez ginela egazkin batean igotzen eta ondorioz hain azkar bidaiatzen, eta horretaz segituan konturatu ginen Dubaien lurreratu eta gero.

Bertan Ralf eta Laila genituen zai. Namibian duela 4 urte topatu genuen benetako bidaiaria. Txirrindak eta gauza guztiak bere furgonetan sartuta 5 izarretako hotel batera joan ginen. Festibaleko organizazioak bidairi guztiei egazkin ticketak eta hotela 7 egunetako pagatu zigun. Beti bezala musulman hospitalitatea zoragarria izan zen.

dubai festival.1

Eguna bat nahiko lasia pasa eta bigarren egunean gure stand-ak prest jartzera joan ginen. Bidaiari bakoitzak bere txokoa zeukan, eta bertan konbidatuei harrera gin behar genien. Hau da, etortzen zen jendeari zeuzkan galderak erantzun eta gure bidaiaren nondik norakoak adiarazi. Baino horretaz gain, ordu erdiko hitzaldia eman behar genuen, eta hori zen gehien urduritzen gintuena. Ze alde batetik ez genuekan ia ezer prestatuta, bi egun geneuzkan montajea egiteko, eta bestetik inglesez eman beharra… ba…. beno, bagenekien ez genuela arazorik edukiko, baino pixka bat bildurtu egiten gintuen.

mosaico entrevstas

Lehen egunean prinzipea etorri zen eta bakoitzari diploma bat eman zigun,  ondoren gure txanda etorri zen. 20 bidaiarien artean lehendabizikoak izan ginen txarla ematen, eta printzea etorri zenez kriston komunikabide pila zegoen han. Gure hitzaldia espero ez bezala atera zen, ze inork esan gabe ederki erderaz egiten zuen jeke bat etorri zen eta gaztelaniaz hitzegiteko esan ziguten, berak hitzuliko zuela. Eta egin genuen argazkian montajea erakutsi gabe guri galderak egiten hasi zen, gure bizitzaz, bidaiaz, pentsaeraz…. eta gu erantzuten. Oso ondo egon zen, baino argazkirik gabe jendeak ez zuen ondo ulertu nola ibiltzen ginen.

Hala ere bukatu zenean organizatzen zuenak, Awad jekeak esan zigun beste hitzaldi bat egin behar genuela, jendea oso gustora geratu zela eta hurrengoa argazki eta guzti egin beharko genuela. Festibaleko 3. egunean egin genuen berriz ere, orduan inglesez, argazki eta musikakin. Hori bai, ederra izan zen, eta gu hantxe hitzegiten genuen bitartean izugarri disfrutatzen. Azkenean laisterketa bat bezala da, korrika hasi arte urduri, baino gero hasi eta gero lasaitu eta disfrutatzen hasten naiz.

mosaico.charla

Festibala ederki egon zen eta joan ginen bidaiarien guztiak oso gustora bukatu genuen.

Baino arazotxo bat genuen. Bileteak guretzako erosten ari zirenean bueltakoa Indiara nahi genuela esan genien, eta abenduaren 8-rako erosi zuten. Festibala bukatu eta hurrengo egunerako. Baino Indiara joateko Visadoa Dubaien atera behar genuen eta arazoak eduki genituen. Residenteak ez ginenez esa ziguten  ez zigutela emango, eta horrek gauzak asko okertzen zituen.

Baino Dubaien egonda dena errez lortu daiteke. Awad jekearekin hitzegin eta Emabajadan kontaktu batzuk zituela esan zigun, lasai egoteko visadoa lortu egingo genuela, egazkina atzeratu eta han egongo ginen egunak bere basamortuko baserrian pasako genituela. Bere konbidatuak ginela eta gutaz arduratuko zirela. Eta musulman batek hori esaten duenean, legea bihurtzen da. Beraz gauzak lasai hartzea momentuaz disfrutatzea besterik ez genuen egin behar.

dubai festival.8

Beste 15 egun pasa genituen  eta ederki gozatu ere. Leku batetik bestera eramaten gintuen. Beraien mundua barundik ikusteko aukera izatea opari bat izan da. Egunero etortzen zen bere baserrira jendea eta beraien artean hantxe egoten ginen. Batzutan gutaz eta gure bidaiez galdetzen ziguten, beste batzutan guk beraiei galdetzen genien. Primeran egon da.

dubai festival.6

Gauza bat harritu egin dit batez ere. Nahiz eta aberatsak izan eta nahi dutena eskura eduki, ze simpleak diren. Elkartzea gustoko duten jendea da, beti elkartzen dira eta neguan sutondoan orduak hitzegiten pasatzen dute. Historioak pila bat gustoko dute, eta hitzari garrantzi asko ematen diote. Eta batez ere, denak edukazio maila oso altua dutela. Beraien ingelesa oso ona da, eta gehienak atzerrira joan dira ikasketak egitera.

dubai festival.4

Visadoa lortu eta Indiara joateko eguna iritsi zenean agur esatea ederki kosta zitzaigun. Egun batetik bestera Indian geunden, Kalkutan hain zuzen, eta han goizean esnatuta pentsatzen dugu:  Dubaikoa egia edo ametsa izan da.

Advertisements

One comment on “Dubaiko bidaiarien festibala

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s