Kalkuta hiri interesgarria den arren atzean uzteaz pozik genunden. Indiko hiri handi bat imaginatzea ez dakit posible den. 10 milloi person bizi den hiria, baino Indian, non ez dagoen inongo ordenik, inork ez du inor errespetatzen eta lehengoa izatea garrantzitsuena den lekua, bertan egotea jasan ezina egin zitzaigun.
Handik ateratzeak egun erdi bat eman zigun, hemen ataskoak, han errepidean lanean, behia lurrean etzanda dagoenez kotxeak ezin pasa eta gu ere zai, eta guzti hori poluzio ikeragarriarekin. Hala ere beti gertatzen den bezala dena pasatzen da, eta nahiz eta Indiako alde honetako errepideak benetan txarrak izan, Calcutan mugitzen egotea baino askoz hobeagoa da.
Gaur egun India ez da batere segurua, krimena asko hazi da, eta bertako emakumeak beti bortxatuak izan diren arren, azkeneko urteetan atzerritarrekin ere gertatzen ari da. Emakume atzerritar dexente bortatzen ari dira, eta horrek beldurra ematen du. Bagenekien txirrindan joan eta nonbaiten akampatu zuten bikoteei gauza oso txarrak pasa zitzaiela, beraz beti hoteletan lo egitea erabaki genuen. Nahiago dugu akampatzea, baino segurtasuna beti lehendabiziko gauza da kontutan hartzekoa.
700 km inguru genezkan aurretik menditara iristeko, gure helburua hori zen, eta egunero pixka bat eginda bagenekien denbora kontua zela. Gainera hilabete generaman txirrindan ikuttu gabe eta daramagun pisuarekin segituan nabaritzen da.
Indian niretzako okerrena dagoen zarata da. Ez dago ezta segundu bateko isiltasunik. Kotxeak, kamioiak, motoak duten bozinaren potentzia sinesgaitza da. Eta hemen beti bozina joka ari dira. Azkenean gorputzeko nekea nabaritu baino lehenago burukoa nabaritzen genuen. Ahutsa, eta dagoen zaraterekin egun osoa pedaleatzen aritu eta gero, hotel bateko logelan sartu, atea itxi eta bertan isiltasunean egotearekin amesten genuen egunean zehar.
Horrela izan ziren lehendabiziko 600 km-ak. Egia esanda ez genuen asko gozatu, geratzen ginen bakoitzean jendeak inguratzen gintuen eta ez geundez hitz askotarako horretaz ere ezin genuen disfrutatu.
Baino lautada bukatu eta Sikkim aldera igotzeko ordua ailegatu zen. Darjeeling aldera igotzen hasi bezain laister pixka bat luzeagoa den arrepide bat hartu genuen, baso batean sartu eta trafiko guztia bukatu zen. Isiltasuna, berdetasuna, bizitza bazter guztietan, eta bapaten te plantazioak ere hasi ziren. Nahiz eta aldapa ederrak igo behar izan, eta izerdi pila bota bertan zoriontsuak ginen berriz. Berriz ere gure aurpegietan irrifarra ageri zela ikusi genuen eta gustoko ez ditugun gauza guztiak atzean utzi genituela konturatu ginen.
Beste egun paretan Darjeeling-en geunden. Beste mundu bat Indiarekin zerikusirik ez duena. Hemengo gehiengoa Nepaliarra da, eta bertako hizkuntza Nepaliarra da. Inglesak India kolonizatu zutenean hona ekarri zituzten oso langileak zirelako, eta era berean Indiarrekin istiluak egoteko eta Inglesen aurka joateko ez elkartzeko.
Han txirrindak utzi eta gure familia ongi etorria ematera Delhira joan ginen. 4 famili kide etorri ziren eta beraiekin Rajastan aldera joan ginen 2 aste lasai pasatzera. Bi urte baino gehiago ziren ez genituela ikusten eta berriz ikusteak poza ederra eman zigun. Kontu zaharretaz eta berrietaz hitzegin, gauza ezberdinak ikusi eta batez ere beraiekin lasai egotea nahikoa zen.
15 egunak segituan pasa ziren, eta joan ziren hurrengo egunean Madridetik Rafa, Lauraren lagun on bat etorri zen gurekin pedaleatzera. Beraz berriz trena hartu eta bi egunetan txirrindak utzi genituen puntura heldu ginen.
Azkenean Sikkim ezagutzeko garaia heldu zen. Politta, Busdista, natura, menditsua eta gogorra dira ateratzen zaizkidan adjetiboak. Ze gustora aurkitu ginen mendi gune honetan. Jende ezberdina, irrifartsua, beti laguntzeko prest dagoena. Budistak direnez kriston monasterio polittak daude, bizitza beteaz non monjeak egunak eta egunak bere zeremoniak eta kantuak egiten pasatzen duten. Orduak eta orduak pasa genituen begira, beraiekin meditatzen eta beraietaz ikasten.
Iparraldean geratzen den Gurudongmar lakura joatea erabakita genuen, baino azkenean baimen berezia behar dela eta agentzi bate bidez kotxe bat ere kontratatu behar genuela esan zigutenez, ahaztea erabaki genuen. Lasai, bakarrik ibiltzea gustatzen zaigu, eta horretarako sikkim mendebaldera joan ginen.
Lurralde honetako bezain errepide aldapatsuak gutxitan ikusi ditugu. Km bat laua ez genuen aurkitzen, denbora guztia edo aldapa gora zen edo aldapa behera. Gainera askotan asfaltorik gabeko arrepideak ziren eta horrelako penditzak igo beharrak hankak lehertzen zizkigun. Hori sufrimendua eduki duguna, baino aitak esaten didana:
Baino ez al zara nahi dezuna egiten ari???? Ba orduan ez kexatu!!!!!
Yuksom-era heldu nahi genuen, Kanchenjumga medira joateko dagoen azkenengo herria da. Baino hara heltzeko herri ttiki ederretatik pasa behar genuen.
Eguberria hasi berria zegoenez lore eta zuhaitz guztiak loretan zeuden. Rododendro zuhaitz berezia bere lore gorrikin zoragarria zegoen, eta beti aditua nuen arren orduntse arte ez nuen zuhaitz hori ikusteko aukerarik izan. Buganbillak ere… kolore festa bat izan zen.
Gure visadoa bukatzen ari zen eta Nepalera heldu behar ginen. Beraz azkeneko egunak piloto automatikoa jarri eta Nepaleruntz abiatu ginen. Berriz ere behera jeisti behar ginen, ez geunden batere pozik, baino bagenekienez zer espero genuen herrialde ttiki honetan ez zitzaigun azkeneko egunean trafiko ero horretan pixka bat sufritzea.
Visadoa bukatzeko egun bat falta zitzaigula heldu ginen mugara eta poliziak ongi etorria eman ziguten.
Namaste.
Eskerrikasko berriro be gure buruak amesten jartziagaittik…