Galeria

Himalaya alderuntz

Muga gurutzatu eta Indiara pasa ginenean alde batetik lasaitu egin ginen ze bagenekien gauetan argia egongo zela eta hotelean bentiladorea jarrita lo egiteko arazoak bukatuko zirela. Hala ere gunero 100 km egiten jarraitu genuen. Eta horrela 4 egunetan Risikesh-en genunden. Ganges ibaiaren ondoan dagoen herria da, zein oso hospetsua den Yoga eta meditazioa egiten duten artean. Gainera 400 metrotako alueran dago eta pixka-pixka bat freskuagoa zela nabaritu genuen. Beraz hantxe 5 egun lasai pasatzea erabaki genuen. Jan eta lo, horixe egin genuen.

Hortik aurrera pixkanaka mendietara zuzen igotzea erabaki genuen, eta lasaiago hartu genuen. Eguraldia freskotzen zijoan gora igotzen ginen einean, eta hortik aurrera pedaleatzeaz gozatzen hasi ginen. Hori bai, horiek bai aldapak eta hori zen izerdia botatzeko modua!!!!!!

 

india2.3

Ez genituen km asko egiten, forman pixkanaka jarri nahi genuen eta berriz ere noiz behinka akampatzen hasi ginen. Beste batzutan mendietako hotel ttikitan lo egiten genuen, baino aldaketa handiena jenderen aldetik etorri zen. Berriz ere errespetu handiegokoa zen eta Laurari dagokionez askoz lasaigo aurkitzen zen, eta ondorioz ni ere ederki nengoen.

 

mosaico gente

2000 metrotako mendi batzuk pasa behar izan genituen, eta pixkanaka forman jartzen hasi ginen. Gure mapa ez zituen puertuak markatzen eta ez genekien zenbat km edukiko genituen goraka. Eta batzutan gutxi batzuk izango zirela uste eta 15 km egin behar izan genituen dena ematen.

 

india2

Gure helburua Kinnaur baila-ra heltzea zen, han berriz budisten lurraldea dela bagenekien eta hara ailegatzea genuen bakarrik buruan. Lehendabiziko bandera budistak ikusi genituenean kriston poza somatu genune gure barruan, eta handik aurrera dena hobera aldatu zen.

Nere bizitza osoan Kinnaur-ko errepidean baino beldur handiagorik ez det pasa. Non eta nola dagoen errepidea eraikita ikustea beldurgarria da. 200 metrotako paretatan kanal ttiki bat egin eta errepidea bihurtzen da. Baino okerrena goiko harriak eroitzeko punttun daudela da. Askotan errepide erdian kriston harri puskak ikusten genituen goitik eroriak eta ez genuen pentsatu nahi halako batean bat gure gainera eroriko zenikan.

mosaico carretera

 

Azkenean ez zitazigun horrelakorik pasa eta Nako-ra osorik lailegatzea lortu genuen. Eta Nako bai, hemen mundu guztia budista da, eta horrek onura asko ekarri zizkigun. Jende irripartsua, errespetu handiagoa somatzen genuen eta azkenean horrek gustora egotea ekartzen du. Han nahiz eta egun pare bat lasai egotea pentsatu, azkenean 4 egun pasa genituen. Mendietara ibilbideak egin, 3500 metrotara igo…. Lurralde hauetan sentitzen nahiz gustora. Gainera egunero eguzkia egiten zuen, ezta euri tanta bat ere ez zen eroritzen. PAisaiaridagokionez ere mundu osoan eduki dugun aldaketarik handiena ikusi genuen. Lurralde berde eta zuhaitzez beterik, basamotu hutsara. Ezta belar ttiki bat ere. Eta koloreak batez ere gorri gorrikoak.

india2.2

Nako Spiti bailarako sarrera da. Eta bidai osoan ikusi dugun lurralde polittenetakoa dela esan behar det. 1000 urte baino gehiago dituzten monasterioez beteak…. Tabo, Dankhar, Lalung, Kye, Kibber….

india2.4

Presarik gabe gindoazen, gustoko genituen lekuetan geratu lo egin eta aurrera. Berdin zuen egun hartan 10 edo 50 km eginak genituen edo ez. Monasterio batzutako logeletan egoteko parada eduki genuen. Xumeak baino garbiak, eta bizitzez beterikoak. Batzutan monjeez beterik, gazteak edo zaharrak, denak pozik bizi direla dirudi. Duela urte asko geneukan leku hau gure pentsamenduetan, eta hemen genunden.

india2.5

Spiti bailara 3000 eta 4000 metro artean aurkitzen da, eta horrek nekea dakar. Pixkanaka aklimatatzen joan behar genuen arazorik ez edukitzeko. Eta ederki egin genuen. Laura ederki baino hobeago ibili da altuera hauetan, eta ni berriz beti bezala, aurrera egiteko ere gai izan naiz.

india2.6

Hain ezaguna den Manali – Leh errepidera pasatzeko Kunzum La pasa behar genuen, 4550 metrotako pasoa, eta hara joan aurretik Kye monasterioan 4200 metrotara dagoena 3 egun pasa genituen monjeekin bizitzen. Beraiekin jan, egon , hitzegin eta ikasten.

Monje sartzea serioski pentsatzen ari naiz. Nere barrua lantzen pertsona hobeagoa izaten saiatzeko. Baino oraintxe bertan ez da une egokia. Agian urte batzuk beranduago berriz ere pentsatuko det. Bitartean txirrindarekin jarraituko det.

mosaico ritual lluvia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s