Paradisura errepidea

Kunzum La pasoa jeisten hasi ginenean konturatu ginen hurrengo egunak gogorrak izango zirela. Hori zen errepidea!!!!!! Kriston harri zaharrak erdian, txirrinda denbora erdian saltoka, eta eskerrak aldapa behera zela.

Orduan elurra urtutzen hari zen eta errekak errepida zeharkatzen zutenez, guk askotan oinetakoak kenduta, hankutsik txirrindak bultzatu behar izaten genituen. Hala ere bagenekien 100 kilimetrotako kontua zela, baino horiek egiteko 3 egun pasa behar izan genituen genuen indar guztia emanez.

cruzando el rio

Gramphoo-ra heldu ginen, Manali-leh errepidea nagusia hartzen genuen puntua, eta orduan gauzak aldatu egin ziren. Bai honerako, baita txarrerako ere, alde batetik asfaltoa bihurtu zelako nagusi, eta dauden ikuspegiak begiratzeko errezagoa geneukan ze ez genituen harriak ekiditu behar eta.

ladakh..

Bestetik trafikoa handiagoa zelako.
Kalachakra-ko zelebrazioa gertatzen hari zen Leh-n. Budistentzat egon daitekeen hospakizunik handienetakoa da, eta orduan Dalai Lama bertan zegoen zeremonia horren buru bezela.

ladakh....

Khoksar-en, pasa genuen lehendabiziko kontrolean hiru euskaldun ezagutu genituen. Koldo, Aitor eta Ramon ziren, eta beraiekin bazkaldu genuen. Euskaldunekin elkartzen garen bakoitzean ze jende ona garen konturatzen gara, eta hemen berriz ere hortaz konturatu nintzen. Alde batetik kurpileko kamara bakar bat geratzen zitzaigunez, beste bi kamera eman zizkiguten, horrela buruhauste bat gainetik kenduz. Eta gero, Keylong-en, aurrerago dagoen herri batean berriz elkartu eta Manali-Leh errepideko informazio ederra eta zehatza eman ziguten afaltzera konbidatu gintuzten bitartean.
Kanpora ateratzen garen arte ez gara konturatzen gu, euskaldunen artean nolako jende ona dagoen. Ez det esango denak onak garela, baino gehien bat behintzat bai.

ladakh.
Keylong-en hiru egun hartu genituen atseden, eta horrela, aurretik genituen 400 kilometroak gustora egiteko aukera eduki genituen. Esan bezala, nahiz eta toki batzuetan errepidea ahutsita egon eta harrizko pista bihurtu, gehien bat asfaltoa eduki genuen. Eguraldia ere primerakoa eduki genuen, nahiz et egun pare batean portu garaietan elurra pixka bat eduki, eta paraje hau hain politta izanik…egunero disfrutatzen ibili ginen.

ladalh,,
Hori bai, dena ez zen arroxa kolorezkoa izan!!!! 5000 metrotako hiru paso eduki genituen zeharkatzeko, eta altuera horietan pedaleatzea ez da batere erraza. Nahiz eta ondo aklimatatuak oxigenoa falta dela nabaritzen da, eta 30 kilometro goraka egin behar izatea gogorra bihurtzen da. Hala eta guztiz ere leku eta momentu horietan izugarri disfrutatu genuen ere, eta nola ez, gero aldapa beheretan… mantxo joaten ginen ahal genuen denbora gehiago pedaleatu gabe jeisteko.

mosaico ladak

Azkeneko pasoa izan zen garaiena, Taglang La (5300m)izenekoa. Altu lo egin genuenez, 4200 metrotan, 20 km igo genituen bakarrik, baino 5000 metrotatik gora, genuen energia guztiarekin pedaleatu behar izan genuen, eta hala eta guztiz ere noizbehinka geratu behar izaten genuen arnasaren erritmo normala errekuperatzera. Beti bezala gora iristen ginenean bandera budistez josita egoten ziren gainak esanahi berezi batekin.

ladakh;

ladak,
Horren jeitsiera ezin polittagoa izan zen. Kriston bailara politta batean sartu ginen, alde batetik erreka geneukala eta beste aldean kriston paretak kolore zoragarriekin. Hrriak berriz ikusten hasi ginen eta bertan jendea lanean, batzuk animaliak kontu egiten eta besteak soroetan.

mosaico gente ladakh

ladak.,.

Leh-ra ailegatzea festa baten modukoa izan zen. Jatetxe pila, gozotegi pila, hotel merkeak geratzeko,… Denbora asko generamatzan ia egunero janari berdina jaten, eta orain 3 edo 4 egunez janariaz eta atsedenaldiaz disfrutatzen aritu ginen. Bitartean mentalki ere prestatzen hasi ginen zai geneikana baigenekien eta.

One comment on “Paradisura errepidea

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s