Galeria

Hasteko, gozo-gozua

Urte bete pasa da txirrindak Indian utzi geniuela. Denboraldi horretan familia eta lagunak bixitatu ditugu baino batez ere lanean aritu gara. Lana gure bizimoduarekin jarraitu ahal izateko.
Orain bueltan gaudela dudak sortzen dira. Berriz txirrindan bidaiatzen disfrutatuko aldet?
Txirrindan bidaiatzeko zikloa bukatu ahal da? eta hala bada, orain zer?
Gaur goizean txirrindaren gainean eseri eta lehen pedalkolpearekin duda guztiak desagertu dira.

mosaico pedaleando
Ez da bizikletan mugitzeko sentsazioa, hori baino askoz gehiago da.
Leku ezezagun batetik pedaleatzen aurrera joatea atzera itzuliko ez zarela jakinda, zain zer duzun jakin gabe. Lotara non geratuko garen ideirik eduki gabe. Izertidumbre hori da bizikletan bidaiatzeari zentzua ematen diona.
Herrira bixitan denboraldi bat geratzera joaten garenean juxtu kontrakoa topatzen dugu. Jendeak han dena kontrolpean eduki nahi du ze ezusteko bat gertatu ezkero zerbait txarra etorriko dela pentsatzen delako.

Bai lagunak, gaur hasi gera mugitzen berriz ere, aurreruntz joaten. Eta bai, berriz ere Indian, baino duela 2 hilabete iritsi ginen.
Ailegatu bezala Rishikesh-era zuzendu ginen Yoga praktikatu eta ikasteko gogoa geneukalako. Hasiera batean hilabete egoteko plana eginda genuen, baino Yoga dastatu genuen bezain pronto, luzeago egotea erabaki genuen. Azkenean bi hilabete egon gera, eta nahiz eta dogeneko bertatik alde egin degun, badakigu leheneago edo geroago epe luze baterako itzuliko garela askoz gehiago ikasteko.

mosaico3 india2015

Txirrindak urte oso honetan kontu egin dituen lagunak pakete batean Siligurira (India ekialdeen pedaleatu degun herria) bidali zizkigun. Eta gu hara joan aurretik Kathmandutik pasa gera erosketa batzuk egin eta Lurrikarak egin zuen txikizioa ikustera.

puestito
Aldi berean Myanmarreko 3 hilabetetako meditazioko visadoa nahi genuen bertan, baino ze ustekabekoa esan zigutenean visadoa prozesatzeak hilabete hartuko zuela.
Ezta pentsatu ere!!!!! Hainbeste denbora itxarotea erokeria iruditzen zitzaigun. Beraz bi aukera geneuzkan. Bertan 28 egunetakoa 2 egunetan ateratzea edo Delhira joan eta bertan 3 hilabetetakoa lortzea. Gainera geneukan informazioaren arabera 3 egunetan egingo ziguten.
Baino Delhi-tik berriro ez genuen pasa nahi beraz ti-ta batean 28 egunetakoa atera eta ez dakit zenbat ordutako autobuseko bidaia egin ezkero gure txirrindak hartuta Siliguriko hotel merke baino garbi batean instalatu ginen.
Bizikletan kajetatik atera bezala, argi hantzematen zen denboraldi luze bat erabili gabeak zeudela. Gainera katean, plato eta pinoieatan, frenoetan Ladakh-eko lokatze zeukaten oraindik eta lasai hartuta dena punttun jartzea erabaki genuen.

mosaico bicis
Dena ondo garbitu, kable eta funda guztiak aldatu. Rodamentu guztiak begiratu, pedaletako holgura kendu, graso eta olioa punttu garrantzitsu guztietan ondo bota…
Hornilloa, kanpineko denda, ura filtratzeko bomba… rebisatu.
Azkenean hiru egunetan abiatzeko prest geunden, eta hala egin genuen.

Epe motzerako lanak, ipar kialdeko distritoak ezagutzea. Duela bi urte arte atzerritarrentzat ia itxiak egon diren lurraldek eta orain ireki berriak direla, pixka bat ezagutzeko aukera ezin genuen pasatzen utzi. Eta gero Myanmar.

mosaico caras garo people

Lautadan pedaleatzean hasta idei ederra izan da, giharrak pixka bat forman jartzeko ezin hobea. Baino uste baino lehen Megalayako mendietan sartu eta kriston aldapa motza baino gogorrekin hasi ginen. Jende ezin hobea topatu genuen, gainera hirrialde Matriarkal bet izanda jendearen izaeran ezberdintasun ttikiak ageri direla konturatu ginen. Emakumeak batez ere karakter ederrekoak direla ikusten da, eta erabakiak hartzeko bildurrik ez dutela ikusten da.

Bramaputra ibaia egurrezko txalupa batean zeharkatu genuenean dena aldatu zen

mosaico barca
Baino nahiz eta politta izan, eta jendearekin oso gustora egon, aldapekin goizegi hasi ginela konturatu ginen. Giharrak erre egin zitzaizkigun, eta hirugarren egunetik aurrera pedaleatzeaz disfrutatu beharrean sufritu besterik ez genuen egiten, eta horrela berriz behera jeistea erabaki genuen.
Atseden hartu, beste egun batzuk lauean pedaleatu eta handik beste 6 egunetara mendietan sartu ginen.
Megalayan sartu bezala berriz ere bidaiari sentitu nintzen. Toki batean geratu, jendearekin hitzegin, bere hizkuntza pixka bat ikasi, beriekin barre egin. Bidaiatzea ez da pasatzea eta argazkiak ateratzea. Bidaiatzea aurkitzen denarekin disfrutatzea da. Ez da egitea, izatea baizik. Lekuarekin, jendearekin izan.

mosaico gente
Taberna ttiki batean te bat hartzera geratu eta jendeari konfidantza hartzeko denbora ematea, beraiekin pixkanaka hitzegiten hasi. Presarik gabe gauzak pixkanaka pasatzen utzi.
Eta azkenean denak eroso daudenean kamera atera eta argazkia atera, jakinda argazki kamera atera bezala egoera zeharo aldatuko dela. Horregatik, gustora gauden gehienetan ez dugu argazkirik ateratzen, eta imagin hoberenak gure buruan geratzen dira gogorapen moduan.

Duela bi egun ailegatu ginen Shillong-era, Megalayako kapitalera, eta hemen 3 egunetako atsedenaldia hartzea erabaki dugu. Ondo jan, ondo lo egin berriz gogo betez aldapa hauei egurra emateko.

Advertisements

3 comments on “Hasteko, gozo-gozua

  1. Bai jauna!!!!! Megalaya!!!!! Gozatu zuen buelta bizikleta gaiñera, guk zuekin gozatuko dugulako!!!! Zuen berri gogotsu zain geratuko gara.
    Ondo izan bitartean.

  2. Bejondeizuela bikote !!!!! Aspaldiko partez hitzen bat idazteizuet nahiz ta laburrak izan ,hementxe alabaren magalean,besoetan… Urte oparoa desiatzen dizuegu Ongi izan Maite,ainhize ta igor

    Enviado desde Samsung tablet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s