Megalayan sartu eta errepide ttiki bat hartu bezain laister Indiatik atera ginela konturatu ginen. Aurpegi Mongoliarra dute eta gehienak ederki egiten dute inglesez. Ia denak kristauak dira eta horregatik gu beti oso ongietorriak izan ginen.
Bizitza oso xumea dute, eta ia dirurik ez dute erabiltzen, ez daukatelako. Famili bakoitzak lur saila handi bat dute eta hortxe bertan urte osoan jan behar dutena landatzen dute. Dendara joten diren gutxitan azukrea, gatza eta tabako erostera joaten dira, eta horrexegatik, demandarik ez dagoelako dendak hutsak topatzen genituen. Horrek gure egunerokotasunean eragina eduki zuen ze jatetxerik ez zeuden, ezta tea hartu nahi bagenuen ere ez zegoen non hartu eta galletaren bat eguna pixka bat gozatzeko nahi genuenan ezin genuen erosi.
Soziedade matriarkala denez emakumeak dute podere osoa, bai etxean baita bulegotan ere, eta zerbait ofiziala egin behar zenean Laura zen oraingo honetan sinadura botatzen zuena bion izenean eta denetaz arduratzen zena. Ni bitartean pozik baino poziago!!!!!!
Shillong, bertako hiriburua beste mundu bat zen, benetan heldu ginenean hainbeste argi eta denda ikusi genituenean alde batetik segituan alde egiteko gogoa etorri zitzaigun ze bizitza ximpleak dena errezagoa egiten baitu, baino bestaldetik eskura nahi genuen janaria, dutxa beroa edota ohe bigun eta garbi bat edukitzea tentazio ederra zen.
Azkenean hiru egun pasa eta pilak kargatuak genituela sustraiez eraikitako zubi bizidunak ikustera joan ginen Cherrapunjeera.. Bi egunetako trekina eginda errekazulo batera jeitsi eta bertak zuhaitz sustrai bizidunak erabilita famili bateko 4 edo 5 jenerazioak egindako zubiak ikusi genituen. Benetan ikusteko zerbait da hau. Argazkiak ikusita ere ezin da imaginatu ze gauza harrigarria den hori.
Eta handik zuzenean Nagaland-era joan ginen 4-5 egunetan zeharo laua den Assameko lautada zeharkatuz- Egunero 100 km egitea zen den ahaztuta genuen!!!!!
Nagaland Head hunters-en (buru ehizaleen) lurraldea da eta horiek ezagutzeko intentzioarekin joan ginen. Mapa begiratu eta Myanmarretik gertuen dijoan errepidea hartzea erabaki genuen. Batez ere Mon distritoa genuen begiz jota.
Lehendabiziko egunean errepidea zeharo hautsita topatu genuen, eta pixkanaka lokatza ere agertzen hasi zen, eta okerrena euria, haizea eta hotza elkarrekin etorri ziren. Gogorra egin zitzaigun, eta zeuden aldapak kontutan hartuta egunero 30 km baino gehiago egiteko gai ez ginen. baino gogortasuna bizitza simpletu egiten du, aurrera joateko pentsamendu bakarrik dezu buruan eta de dezu denbora galtzen beste txorakeriak pentsatzen.
Independentziarengatik burruka dabilen gerrilla bat dagoela jakinda egunero lo egiteko orduan herri batera hurbildu eta tokiren bat eskatzen genuen denda jartzeko. Herriko buruarengatik eskatu eta berak ematen zigun baimena han geratu eta lasai lo egiteko.
Hoberena inglesez hitzegiten zuen mutil gazte batek esaten zigun non lo egin, ura nondik hartu, janaria ere behar bagenun ekartzen zigun .Ez zitzaigun ezer faltatzen, eta hoberena, behin eroso geundenean sua pixtu eta gaueko iluntasunean egiten zuen argi gorriaren bueltan jartzen ginen hitzegiten. Gu haien galderei erantzuten eta guk ere mila eta bat galdera egiten.
Askotan ere beraien etxeetara gonbidatzen ziguten eta han benetan nola bizi diren ikusteko aukera edukitzen genuen.
Jende zaharra da txundigarria. Ze beraiek dira buruak mozten aritu zirenak 1973-arte. Pertsona asko akabatzen zuenari aurpegia tatuatzen zien erreginak, eta han egon eta zeharo tatuatuak ikusten genituenean atton zaharrak, alde batetik bildur pixka bat ematen zigun. Bestetik argazki kamera hartu eta bateria bukatu arte botoia sakatzen egoteko gogoa ematen zidan, baino segituan konturatu ginen ez zutela batere gustoko azgazkiratua izatea, eta alde horretatik ez genuen ezta pixka bat forzatu ere egin.
Beti esaten det argazki hoberenak ez direla ateratzen, ze kamera ateratzen denean egoera osoa aldatzen da. Magia guztia bukatzen da eta jendea beste era batera jokatzen du.
Mon utzi eta beste distritoak lasaiagoak eta pixka bat aberatsagoak dira, beraz globalizazioa lehenago iritsi da, eta ez da hain politta. Benetan gustora egon gara, ze jendea zoragarria izan baita. Gainera Misio katoliko batzuk ere topatu genituen eta bertako apaizak edo misioneroak gurekin oso ondo jokatu zuten, ahal genituen egun guztiak atseden hartzen utziz. Azkenean bidean jende ona besterik ez gera aurkitzen ari.
Han telebista ikusi eta badirudi mundu hau oso arrikutsua dela, edozein momentutan norbait topatu eta akabatu egingo zaituela, baino juxtu kontrakoa da. Jendea zoragarria da, eta gehienetan laguntzeko prest dago.