Galeria

Utah eta Arizona, basamortu gorria.

– Eta zergatik erabaki zenuen bidai hau egitea? -Galdetzen dit Mikek Coloradoko Gran Cañonieko turismoko ofizinan

– Ez dudalako hil nahi bizi izan gabe – erantzuten diotirrifar batekin-

Nahiago det bizitzen saiatzen ari naizela hiltzea, bizi izan gabe hiltzea baino. 

Horrelako tokietan konturatzen naiz zein ttikia naizen.

Jakingo dezuten bezala, orain nik, Aitorrek, bidai hau bakarrik egiten jarraitzen det. 2006-an bakarrik hasi nintzan bezala eta Himalayako mendikatea gurutzatzea erabaki, bidean topatzen nituen jendea besterik ez bidai kide bezala. Eta orain badirudi bakarrik jarraituz Andeetako mendilerroa ezagutuko dudala. Gehien disfrutatzen ditudan lurraldeak, altueran eta jende xumea eta ona aurkituz bidean. Urte guzti hauetan ni izan naiz argazki kamera soinean hartu eta ikusi dituzuen argazkiak atera eta blogean zintzilikatu dituena.

Eta beti imagen batek mila hitz baino gehiago balio duela pentsatu dudanez (agian hitzaren edo idatziaren birtutea ez dudalako), nere erara imaginen bitartez bidaia kontatzen jarrituko dizuet.

Forman pixkanaka jartzen joan naizen hilabete t´erdia izan da, denboraldi luze bat geldik egonda gero. Eta hainbeste kainoi egonda kriston igoera eta jeitsiera pila pasa behar izan ditut, azken finean uste baino gogorragoa egin zait. Hori bai, txirrinda gainean alforjak jarrita, non lo egingo nuen jakingabe abiatu nintzan lehendabiziko egunean etorri zitzaidan berriz sentsazio hori. Sentimentu sakon bat dena ondo dagoela sentitu erazten didana, eta benetan nahi dudana egiten ari naizenaren ziurtasuna ematen didana. Txirrindak bakarrrik eman dezaken abiaduran mundua ikusi eta ezagutzea. Inongo presarik eta planik gabe, hurrengo 100 edo 200 kmtan baino harago pentsatu gabe.

Hankak pixkanaka ohitzen txirrindan bidaiatzeak suposatzen duen esfortzuei.

Lagunak, munduko bazter hau kristona da ( ez naiz deskribatzen saiatuko, ze benetan ezinezkoa egiten zait eta). Nik basamortuak eta altueran ibiltzea gustoko ditudala, leku hau kombinazio perfektoa da minutuoro disfrutatu eta gozatzeko. “Koloradoko meseta” deitzen zaio, eta benetan Utah, Arizona, Colorado eta Nuevo Mexicon  2000 metro inguruan kokatuta dagoen goi lautada bat da. Lurra eta arrokak gorriak dira, baino ikusi ez dudan gorria bezalakoa.

Zeru hain iluna dagoenean, euria hasteko punttun, eta bapatean eguzkiak horrela arroka jotzea, opari bat da.

 

Canyonland Parke nazionalean Salva Rodriguezen liburua irakurrita gero Shafer Trail egiteko asmoa ekarri eta hala egin nuen. Gogorra baino benetan zoragarria. Eskerrik asko Salva berriz ere. Orain arte esan dizkidazun bideak mundialak izan dira, baita gogortasunean ere.

Horrelako rutak nahiz eta bildur pixka bat eman, bizirik sentitu erazten nauenak dira.

usa6.jpg (800×533)

Gogorra baino pena merezi du haizeak, urak eta elurrak harri hauei emandako formak ikusiz.

Imaginatzea gustoko dut Arko hauek berez kaixa, bakarrik nola formatu diren .

Gezurra dirudi ikusteak nola fisikak arko hau zutik egoten onartzen duen.

usa10.jpg (800×533)

Katedral naturalak.

Naturak sortzen duena baino polittagorik ez dago munduan.

Beti bezala jendearekin eduki ditudan topaketak primerakoak izan dira, eta ze ignorantea naizen konturatzeak pila bat gustatzen zait, herrialde batera nere estereotipoak buruan ditudala etortzen naizenean, eta justu kontrakoa dela konturatzen naizenean. Estatu batuarrak ze jende ona den, beti laguntzeko prest eta solasaldi bat edukitzeko gogoarekin. Denok leku hauek benetan ederrak direla ados geunden.

Burnia lurrarekin nahastu eta oxidatu egiten denean kolore gorri hori ematen dio eta era berean beste tonalidade pila.

Oso erosoa izan ez den gauza bakarra, sasoi honetan ohikoa den baino euri askoz gehiago egin duela izan da. Berez, iraila erditik aurrera ez luke ia prezipitaziorik egon beharko, hilabete lehorrak direlako, baino euria egiteaz gain hotza egiten duela euriabota du 4 edo 5 gradutara, eta Brycetik eta Koloradoko grand kainoiean pare bat egun elurra erruz egin du.

Elurra eta haizea aurka egun berean emanten denean, txirrindan ibiltzeko unerik egokiena ez dela konturatzen zara.

Elurra nahiko ondo ematen det ez duelako bustitzen, baino 4 edo 5 gradutara euria egitea, eta gero akampatu egin beharrak, gehiago izorratzen nau. Baino ez dago besterik, etortzen dena datorren bezala hartzea baino. Jendeak txirrindan bidaiatzearen alde romantikoa ikustea gustoko du, baino txanponaren beste aldea ere badago eta hori gutxik ikusten dute.

Baino nola denak bukaera daukan eta ekaitzaren hostean barealdia datorren, orduan da batek oraindik gehiago disfrutatzen ikasten duela, txarra zer den dastatu duelako, kanpineko denda heze batean lo egitea, lo egiteko zaku heze batean, eta goizean 3 gradutara euria ari duela jeiki , dena bildu eta aurrera tira behar izatea.

Bryce Canyon-en hori izan zen juxtu gertatu zitzaidana, akampatu nuen lekutik gertu zegoen herrira ailegatu nintzanean arropa garbitzeko dauden “Laundromat” horietako batean sartu eta aurreko egunean eta goizean erabilitako harropatik hasita, zakua eta akampatzeko denda ere sartu nituen lehorgailuan. Baino lehen esan dudan bezala, ekaitzaren hostean eguzkia ateratzen da eta berriz disfrutatzeko beta ematen du.

Nomada bat bezala bizitzeaz gehien gustoko dudan gauzetako bat, gauero jakitea da, jakitea baino gehiago, egun bukaeran  denda jarri eta lasai inongo ardurarik gabe lo lasai egiteko eta ondo rekuperatzeko leku bat aurkituko dudanaren ziurtasuna edukitzea da.

usa12.jpg (800×533)

Horrelako lekutik  bat, badakizu hor egingo dezula lo.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s