Galeria

México lindo.

Ea beldurra naizen???

Jakina, mundu guztia bezala. Beldeurra ona da kontrolpean mantentzen dezun bitartean, berak zu kontrolatzen utzi gabe. Adi eta alert egotera laguntzen dit egon behar dudan egoeratan. Bidai kide ona da orokorrean.

Coloradoko kainoiean pasa nuen hotza eta gero ederki etorri zitzaidan Sue-k, Flagstaff-eko bere etxean egun batzutako atseden hartzeko konbidapena onartzea. Bizikletan mugitzea gustoko duen emakumea, eta toki berrien bila dabilena. Missoulan ezagutu genuen eta hasieratik ederki konpondu ginen.

Atseden ona behar nuen, egun batzutan hotzak egoteari uztea. Berotasuna mantentzeko, gorputzeko gihar guztiak tentsioan ez edukitzeko gogoa nuen, eta Mexikoko mapa hartuz ze lekuak ikusi nahi nituen erabakitzeko aukeraren bila nenbilen azken boladan.

Sue eta Frantziar txirrindulari batekin afaltzen.

Elkarrizketa interesgarriez betetako 5 egun izan ziren. Egun batean egi bihurtzeko intentzioa dugun plan eta ametsez hitzegiten. Bizitzak emandako oparia izan ziren egun horiek.

Azkenean ezin izan nuen kamera berria lortu, beraz Mexikoko lehen atalean ezin izan nuen egin bidaian gehien disfrutatzen dudana: bertako jende eta paisaie argazkiak ateratzea.

Kotoi plantazioa

Arizonako azkeneko partea ez zen izan ordurarte ezagutu nuen bezalakoa.

Patriotegiak gauza onerako.

Errepide extugoak, errespetu gutxiko gidariak, eta gendeak zeharo ignoratzen ninduen sentsazioa. “National Forest”-etik ia denbora guztian pasatzen zen ruta aukeratu nuela izan zen onena, non akampatzea baimendua dagoen eta inor ezer esatera etorriko ez zaziun lasaitasuna ematen dizuna.

Jendearekin harremana hain dezepzionantea izan zenez, herrialde dotore honetan pasa nuen azken egunean errepide azpitik ura pasatzeko eraikitzen dituzten zubi horietako baten azpian lo egitea aukeratu nuen. Lehendabiziko aldiz Tibeten erabili nuen, eta geroztik beti gordeta dudan komodina da lasai lo egiteko gogoa dudanean.

Mexikon Mendebaldeko Sierra Madrea zeharkatzeko erabakia hartu nuen. Mendikate bat ikusten dudanean kriston bizi poza sartzen zait, bi arrazoieangatik batez ere. Lehendabizikoa, mendiak gustoko ditudalako. Eta bigarrena, beti laguntzeko prest dagoen jende jator eta zuzenez betetako lurraldeak direlako hauek. Bestalde, gogorra izaten da, lautadak baino dexente gogorragoa, fisikoki eta mentalki batez ere. Baino gauzak zail eta gogor jartzen direnean nere burua motibatzeko eta pixka bat engainatzeko modua ikasteko aukera izan det urte hauetan.

Agua Prietatik sartu nintzanMexikon, muga egiten duen herri ttikia, eta nahita aukeratutakoa gainera, ze mugak ez ditut gustoko eta ahalik eta herri ttikiagoa orduan eta lasaiago ibiltzen baitnaiz.

Garestiegiak zirelako hotel batean lo egin gabe Alaska, Canada eta Estatu batuak zeharkatu hostean, Mexikon berriz ere hotelak erabiltzen hasi nintzen, ze oraingo herri honetan prezioak nere eskura zeuden. Beraz lehen herrian 3 egunetako atsedena hartuz hitz berriak ikasteko beta hartu nuen.Hasieratik konturatu nintzen mexikarrak duten humoreaz, eta barreak ez zirela faltako segituan hantzeman nuen.

Geroz eta gehiago galdetu orduan eta duda eta beldur gehiago sartzen zitzaidan.

– “Sierra Madre-tik ?? Ezta pentsatu ere!!!!! Narko-en zona da hori eta geratu eta lapurtu egingo zaituzte, hiltzen ez bazaituzte behintzat!!!

Horrelako erantzunak jasotzen nituen galdetzen nuen bakoitzean. Ez zela hain arriskutsua entzun nahi nuen, eta harekin buruan aurrera jarraitu. Azkenean, azken unean jaso nuen arte.

Arrunta da horrelako balak lurrean ikustea.

Bere herrialdetik lurrez honaino heldutako Kolombiar bat ezagutu nuen. Afaltzera konbidatu ninduen eta drogen asuntua nola funtzionatzen zuen kontatu zidan.

  • Lasai Aitor, haiek txirrindan pasatzen den turista bati lapurtzea baino gauza handiagoak dauzkate esku artean. Cocaina, Opio eta Marihuana-ko kontrabandoarekin egunero milaka dollar irabazten dituzte, eta nahi duten azkeneko gauza atzerritar bat hiltzeagatik atentzio gehiago jasotzea da. Zu egunez mugitu, beraiek gauez mugitzen baitira. Herri, herrixka eta puntu garrantzitsuetan jendea daukate zein pasatzen den kontrolatzen. Galdetzen badizute egia esan, bidaiari bat zarela eta zertan ari zeran. Baino drogei buruz eta horrelako gauzetaz ez galdetu. Eta batez ere jendea dagoen lekutan lo egin, ze beraiek ondo dakite ze gogorra dagoen asuntua eta lagundu egingo zaituzte.

Baaaaaaaaaaai!!!! Horren bila nenbilen. Eskerrik asko lagun.

Suhiltzaileek beti utzi zidaten lekutxo bat lo egiteko.

Ze zorte handia lurralde hauek aukeratu izana, herrixka batera iristen nintzen bakoitzean denda jartzeko lekua segituan aurkitzen zidaten, edo etxeetan bertako jendearekin lo egiteko aukera ere ematen zidaten.

Hildako askoko urteak izan dira azkeneko hauek. Gazteak ez dute inongo etorkizunik eta talde hauetan sartzeko aukera dutenean, “sikario” bezala lan egiten dute. Ezerren truke hiltzen dute talde hauetako parte izategatik bakarrik. Baliogarriak direla pentsatu, eta garrantzitsu sentitzen dira lehen aldiz beraien bizitzan.

Barranca del Cobre”-n Begoña eta Hugo ezagutzeko aukera eta zortea eduki nuen. Donostiako bi txirrindulari dira, dagoeneko 5 urte pasa dutelarik mundutik barrena.

Derzu Uzala” bere filmean esaten duen bezala:

– Gente, buena gente.

Beraien bidaia saltzeko beharrik ez duen bikotea, beraz beraien blogean ez dute gauzak handitu edo gezurrik esan beharrikan.

Menonita nekazari batek gonbidatu gintuen bere lurraldean denda jartzera.

Elkarrekin bidaiatu nuen bi aste baino gehixeago. Norbaitekin egunero bizitzeak gauzak interesgarriak ikasteko aukera ematen du, eta neretzako egokiak diren gauza batzuk barneratu ditut beraiengatik.

Begoñak eta Hugok utzitako argazkia.

Eskerrik asko lagunak banatzeagatik.

Natura beti ere ederra.

Mendiak zeharkatu eta gero hiri kolonialetatik pasa nintzan. Durango, Zacatecas, Guanajuato, San Miguel de Allende… Benetan eraikuntza oso polittak non, Mexikarrek berriz ere beraien kulturan hain ezaugarria den Hospitalidadea eta energia onarekin oparitu ninduten.

Citlaltépelt sumendia, gero Espainiarrengatik Pico Orizaba 5.636m izendutako mendia, aspalditik igotzeko ideia nuen buruan. Ipar Ameriketako mendirik handiena izanda, gabonak pasatzeko modu aparta zen.

Inongo aklimataziorik gabe zuzenean igotzeko erabakia hartu nuen. Azkenean horrelako aukeretako alforjetan daramatzadan neguko botak atera nituen eta 4.200 metrotan mendiko iparraldean dagoen aterpetxera txirrindan igo nintzan. Paliza ederra hartu nuen, batez ere azkenengo orduan pentsatu baino gehiago sufritu nuelarik. Arratsalde partea hidratatzen eta jaten pasa nuen. Altuerak gosea kentzen duela esaten dute, baino egia esanda neri gehiago jartzen didala uste det, eta horren froga gorputzean sartu nituen 400 gr makarroi platera baino hontzikada izan zen. Handik Zakura.

Gaueko 1:15-ean, bakarrik baino kriston ilargi handia lagun nuelarik egin nuen igoera osoa. Jendeak esan zidanagatik eta aklimataziorik gabe nindoalako 6 orduigotzen pasako nituela kalkulatu nuen. Baino hain ondo eta hain gustora aurkitu nintzen ze 4:45-etako tontorrean nengoen. Haize nahiko handia jotzen zuen eta sentsazio termikoa -12koa. Egun sentirarte falta ziren 2 ordu itxarotea erabaki nuen, eta nahiz eta hotza ez galtzeko saltoka eta korrika denbora gehiena pasa izan, nere bizitzan ez det hainbeste hotzik pasa.

Guzti hori eta gero , eguzkia zerumugan azaltzen ikustea, adierazten ez naiz saiatuko. Zoriontsu sentitu nintzen bizirik egoteagatik, eta benetan nahi dudan bizitza edukitzen aritzeagatik.

Advertisements
By ¡¡Plantate!! Posted in México

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s