Orizaba tontorretik jeitsi hostean egun bateko atsedenaldia hartu nuen kriston aguketak eduki bait nituen. Batez ere jeisterakoan kuadrioceps-ak ariketa hori egite ohituta ez daudelako. Egitan esanda bazen denbora asko ez nituela giharretako horrelako mina somatzen, baino esaten duten bezala, mina horiek kentzeko egurra ematea dela onena denez, txirrinda hartu eta egurra eman nion berriz.
Lagun bat zai neukanez Tehuacan-etik pasa nintzen. Jende oso xumea zen, baino famili hauetan gertatu ohi den bezala, bihotz ezin handiagoa zeukaten eta han pasa nituen egunak opari bat izan ziren denentzat.
Hiri hau “maquiladoras”-engatik ezaguna da Mexicon. Fabrikez beteta dago non emakumeak egun osoa lanean galtza “Vaqueroak” edo delako “jeans”-ak egiten pasatzen duten 4 euroren truke. Galtzak gero dendetan 100 eurotara baino gehiagora saltzen direla.

Duela 100 urte ez dakit nolakoa zen esklabutza, baino hila bukatzeko ere ematen ez duten soldatarengatik lana egiteari “esklabutza” deitzen diot.

Hurrengo geldialdia Oaxaca hiria izan zen. Oaxaca estatuko hiriburua, eta Chiapasekin batera estaturik etnikoenak dira bi hauek Mexico osoan. Mota ezberdineko jendea topatu daiteke lurralde hauetan, bertako indigenak milaka urte daramatzatenak lurralde horietan bizitzen. Eta hiritan bizimodu hobeagoa edukiko dutelakoan, lurralde altuetatik jeisten dira sekulako akatsa egiten.

Egun gutxitan konturatzen dira ez dutela lanik aurkituko eta inork ez diela lagunduko. Beraien herrixketan lurra landuz beti daukate ahora mokadu bat emateko aukera, eta beharrean ere betiko bizilaguna prest dago laguntzeko. Hirian ordea ez dago ezer landatzeko lurrik, eta beste milaka pertsonen artean beste bat gehiago direla konturatzen dira, non inork ez ditu ezagutzen eta beraietaz errukitzen ere.

Hiri hau gustatu zitzaidan, bazeukan zerbait hain gustora sentitzen erazten zidana ze egun batzuk gehiago gelditzea erabaki nuela, nere geldielditako rutinez disfrutatuz.
Gehien disfrutatzen dudan errutina, goizero kafetegi berdinean nere kafe hutsa edo kafesnea hartzea, bertan egunero lan egiten duen langilearekin erlazio bat eraikiz. Liburua edota nere kuadernotsoa eman eta burutik pasatzen zaizkiten gauzak idazten aritzen naiz.

Handik Pazifikoko kostara joatea erabaki nuen. Plana Puerto Escondidora joatea zen eta handik kostatik Salina Cruzera.
Berriz ere bikote batek ruta hori ze arriskutsua zen esaten hasi zitzaidan. Bide horretan bidaiariak asaltatzen zituztela, betikoa. Azkenean handik ez nuela joan behar esan behar izan nien.

Hauxe nazkatu nau Mexikotik, norbaitek lapurtu, akabatu, hil egingo didan pentsamendua, beti jendeak horretaz hitzegiten aritu zaidalako.
Kostaldeko bidean Santa Catalina de Juquila zijoan peregrino pila ikusi nituenez ezin izan nion eutsi hara joateko gogoari. Eta menditik gora eta behera ibiltzea egun bat luzatu nuen, hainbeste jende nora zijoan ikusteko.

Betikoa, kriston eliza zaharra, eta denda pila bere bueltan. Hoberena, kampoan altavoz batzuk zeudela jendeak apaiza zer esaten zuen entzuteko aukera izateko, eta apaizak esaten zuena editzeko aukera eduki nuen. Aspaldi zen ez nituela hainbeste txorakeri hain denbora motzean entzuten.
Esan beharra daukat hura eta gero txirrindan igo eta atzera berriz begiratu gabe alde egin nuela.
Kosta gustatu zitzaidan eta batez ere “playa de rocas blancas” izeneko hondartza bat. Egun batzutako atsedena hartu nuen, arraia janez eta beste mexicar batzukin dendan lo eginez. Beste atzerritarrik ez zen ageri handik, eta edozer gauzetaz hitzegiteko gai ziren Mexikarrekin azkar pasa zen denbora. Lasaitasunezko 3 egun izan ziren.
Ondo etorri zitzaidan ze egun batzuk lehenago sekulako ustekabekoa hartu bait nuen. Ez ninduten lapurtu,…azkenean ez zen ezer gertatu, baino berriz ere abixu bat izan zen gogoratuz ilundu aurretik gelditu behar dudala. Ez nuen nahita egin, baino aldapa gora nindoan eta ez nuen geratzeko lekurik topatzen.

Leku ezagunetatik pasa nintzen, Cipolite, Masunte… Turismoarentzako prestatuak dauden lekuan ze behin barrun zaudenean, munduko edozein tokitan egon zaitezkeela konturatzen zaren. Denak berdinak dira.


Nere gurasoak eta arreba iristen ziren Cancun-era niri bixitan. Ze ona aeroportuan jasotzeko aukera eduki, eta beraiekin 15 egun Riviera Mayako lekurik interesgarriak bixitatzen. Hondartzak, Maya ruinak, Cenoteak. Cenoteena interesgarria. Ur gezaz beteriko lurrean sortzen diren zulo handi batzuk, non Mayak hortik edaten zuten eta horien inguruan sortzen zituzten herrixkak.
Ia iluntasunean hauetako Cenote batean bainatzea esperientzi politta izan zen.
Hain ondo pasa nuen ze segituan heldu zen agur esateko eguna. Nahiz eta kontinente guztietara etorri diren eta askotan agur esan beharra izan degun, ezin izaten det malkoak eutsi, eta beti eroritzen zaizkit gutxi batzuk.

Txirrinda Tehuantepec-en utzita nuen, Istmoan, eta handik hainbeste denbora txirrindan gabe ibilita, mendate batzuk igotzea tokatu zitzaidan, eta ohi baino gehiago kosta zitzaidan. Rafael-ekin topatzeko zortea eduki nuen, Nicaraguatarra. LEku berdinetik joan behar genuenez, 5 edo 6 egun elkarbanatu genituen. Hau bezalako gende berezia ezagutzea gustoko det. Bizitza nola joango zaion jakin gabe bizikleta arrunta bat, eta behar duen ekipamentua hartu eta abentura ederrean sartzen da, non oraingoz ederki doakion.
Lagun, opari bat izan zen lurrera bota gintuen La Ventosako haize botitzak zurekin pasatzea, eta egun horietako elkarrizketa guztiak.
Tuxtla Gutierrezen banandu ginen eta bakarrik egin nuen San Cristobal de las casas-eko igoera. Hori mendatea, ia bertan behera hiltzen naiz, baino beti bezala, denak du amaiera eta kasu honetan ez zen ezberdina izango. Igoera bukatu eta kilometro batzuk jeitsi eta gero hiri ttiki honetara heldu nintzen, bertan 5 egunetako atsedenaldia hartu nuelarik.

San Cristobal de las casas 2500 metrotako altueran dago kokatuta temperatura ezin hobea duelarik. Berriz etorri eta denboraldi bat pasatzeko toki ederra. Kafea eta cacao ederra. Gustora egoteko zerbitzu eta erosotasun guztiekin eta atzerritarrekin aurkitzeko, eta bi kale harago bertako jendea bere egunerokotasuna bizitzeko.

Mexikotik atera baino lehenago berriz ere desbideratu nintzen “cascadas del Chiflon” ikusteko. Liluragarria hango uren urdin turkesa. Ur jauzi haietatik nola eroritzen den ikustea eta uraren soinuarekin lo egiteko aukera edukitzea Mexikori agur esateko modu ezin hobea izan zen.
Herrialde onenetakoa non lagun pila egin ditudan eta badakiten bertan egongo direla bueltatzen naizenerako.