Galeria

Nagaland, denboran atzera bidaia.

Megalayan sartu eta errepide ttiki bat hartu bezain laister Indiatik atera ginela konturatu ginen. Aurpegi Mongoliarra dute eta gehienak ederki  egiten dute inglesez. Ia denak kristauak dira eta horregatik gu beti oso ongietorriak izan ginen. Bizitza oso xumea dute, eta ia dirurik ez dute erabiltzen, ez daukatelako. Famili bakoitzak lur saila handi bat dute eta hortxe bertan urte osoan jan behar dutena landatzen dute. Dendara joten diren gutxitan azukrea, gatza eta tabako erostera joaten dira, eta horrexegatik, demandarik ez dagoelako dendak hutsak topatzen genituen. Horrek gure egunerokotasunean eragina eduki zuen ze jatetxerik ez zeuden, ezta tea hartu nahi bagenuen ere ez zegoen  non hartu eta galletaren bat  eguna pixka bat gozatzeko nahi genuenan ezin genuen erosi. Soziedade matriarkala denez emakumeak dute podere osoa, bai etxean baita bulegotan ere, eta zerbait ofiziala egin behar zenean Laura zen oraingo honetan sinadura botatzen zuena bion izenean eta denetaz arduratzen zena. Ni bitartean pozik baino poziago!!!!!!   Shillong, bertako hiriburua beste mundu bat zen, benetan heldu ginenean hainbeste argi eta denda ikusi genituenean  alde batetik segituan alde  egiteko gogoa etorri zitzaigun ze  bizitza ximpleak dena errezagoa egiten baitu, baino bestaldetik eskura nahi genuen janaria, dutxa beroa edota ohe bigun eta garbi bat edukitzea tentazio ederra zen.   Azkenean hiru egun pasa eta pilak kargatuak genituela sustraiez eraikitako zubi bizidunak ikustera joan ginen Cherrapunjeera..  Bi egunetako trekina eginda errekazulo batera jeitsi eta bertak zuhaitz sustrai bizidunak erabilita famili bateko  4 edo 5 jenerazioak egindako zubiak ikusi genituen. Benetan ikusteko zerbait da hau. Argazkiak ikusita ere ezin da imaginatu  ze gauza harrigarria den hori. Eta handik zuzenean Nagaland-era joan ginen 4-5 egunetan zeharo laua den Assameko lautada zeharkatuz- Egunero 100 km egitea zen den  ahaztuta genuen!!!!! Nagaland Head hunters-en (buru ehizaleen) lurraldea da eta horiek ezagutzeko intentzioarekin  joan ginen. Mapa begiratu eta Myanmarretik  gertuen dijoan errepidea hartzea erabaki genuen. Batez ere Mon distritoa genuen begiz jota. Lehendabiziko egunean  errepidea zeharo hautsita topatu genuen, eta pixkanaka lokatza  ere agertzen hasi zen, eta okerrena  euria, haizea eta hotza elkarrekin etorri ziren. Gogorra egin zitzaigun,  eta zeuden aldapak kontutan hartuta egunero 30 km baino gehiago egiteko  gai ez ginen. baino gogortasuna … Irakurtzen jarraitu

Galeria

Hasteko, gozo-gozua

Urte bete pasa da txirrindak Indian utzi geniuela. Denboraldi horretan familia eta lagunak bixitatu ditugu baino batez ere lanean aritu gara. Lana gure bizimoduarekin jarraitu ahal izateko. Orain bueltan gaudela dudak sortzen dira. Berriz txirrindan bidaiatzen disfrutatuko aldet? Txirrindan bidaiatzeko … Irakurtzen jarraitu