Galeria

… Zerura begira

Dena prest daukagu, baita alforjak ere atean prest kargatu eta txirrindetan zintzilikatzeko. Zenen zai gauden????? Eguraldi egokiaren zai, hori bakarrik falta dugu, besterik ez. Presarik gabe goazenez, inorekin inon gelditu ez garenez, gu gara gure bidea marrazten dutena, gustokoen ditugun … Irakurtzen jarraitu

Galeria

Musika emanaldia Getarian

Haritz nere Getariako lagunak komentatu zidan zerbait antolatu behar genuela jendea disfrutatu erazteko eta era berean diru pixka bat ateratzeko bidaia jarraitu baino lehen, eta dagoeneko antolatu degu. Azaroaren 12-an larunbata arratsaldeko 17:00-etan Getariako Gaztetxean antolatu degu musika emanaldi bat. … Irakurtzen jarraitu

Galeria

Argazkiak…

Esan bezala, hemen zintzilikatzen ditugu argazki batzuk. Orain gure irteera gertu dagoela, argazki hauek ikusiz kriston motibazioa sortzen zaigu gure barrenean. Baino egia esanda, hori da soberan duguna, motibazioa gure txirrindan igotzeko eta nahiz eta Europa neguan zaila izango dela … Irakurtzen jarraitu

Galeria

Laguntzaile berria!!!!!!!!!

Badirudi gauzak itxura ederra hartzen ari dela. Beste laguntzaile bat dugu, Donostian bulegoa daukana, Nekatur izenekoa. Horrela gustoa ematen du, nahiz eta hasieran gogorra izan, orain zerua irekitzen ari zaigula dirudi. Eskerrik asko Nekatur.

Galeria

Ikus-entzutekoa

Ederra izan zen!!!!!!! Egunak generamatzan atseden ondo hartu gabe. Urriaren 13a hurbiltzen ari zen, eta geroz eta urduriago geunden. Montai guztia prest geneukan, baina horrek ez gintuen lasaitzen. Gelak 200 pertsonentzako lekua zeukan eta bete egin zen, baina hori nahikoa … Irakurtzen jarraitu

Gure Sponsor berria

Gaur bertan joan behar dugu Arrasatera. Ternua www.ternua.com, mendiko arropa teknikoa egiten duen enpresa euskaldunak jantziko gaitu, eta horretarako falta zaigun arropa jasotzera joan behar dugu. Orain ez daukagu beldurrik Europa zehar neguan gurutzatzeko, egindo duen hotzak gutxiago afektatuko baigaitu ekipazio honekin.

Galeria

Berriz etxean

Hitz gutxi batzuk etxean nagoenaren albistea emateko. Camerunen txirrindan nenbilen, eta benetan ederra zen. Iparralderuntz eguzkia gogor jotzen du, baino lehorrago ere bada, nahiago det hori. Camerundarrak jende oso ona da, eta lo egiteko tokia aurkitzeko oso erreza zen edozein … Irakurtzen jarraitu

Galeria

Heldu da eguna!!!!!

Bai, gaur abiatu behar ginen Namibia aldera, baino egun bat atzeratzea erabaki degu. Oraindik gauza batzuk punttun jartzea falta zaigu. Txirrindei ere platoak, pinoiak, kateak etb… aldatu dizkiogu eta afrika osoa zeharkatzeko prest daude. Bi hilabete t’erdi izan dira txirrindan … Irakurtzen jarraitu