Ekipazioa

Nahiz eta mundutik barrena txirrindan joateko ilusioa eta egiten duzuna maitatu besterik ez diren behar, daramagun guztia ezinbestekoa dugu gure bidean zain ditugun egun luzeak eta gogorrak hobeto emateko.

Gurekin daramatzagun gauzetatik, hauek ezin dute falta gure alforjetan:

Arropa, jantziko gaituen sponsorra aurkitzeko zortea eduki dugu, Ternua www.ternua.com izateak lasaitu egiten gaitu, kalitate bikaineko arropa garantizatuta daukagulako

Bizikleta, gure laguna izango dena, gure gorputzaren jarraipenabat, errepide, gurdi bide eta edozein bidezidorretatik “eramango” gaituena, gogorra eta erresistentea izatea ezin bestekoa da, eta era berean ahal den sinpleena,  matxura bat edukitzean erraza konpontzeko eta pieza bat behar izanez gero, edozein lekutan aurkitu ahal izateko. Aitorrena altzairuzkoa da, gure ustez hoberena horrelako bidaiak egiteko. Laurarena ordea, aluminiozkoa, gaur egun altzairuzkoa aurkitzea ia ezinezkoa delako. Aukera hau hartu beharrean aurkitzen bazarete, kontutan izan kalitate oneko aluminiozkoa izatea.

Komponenteak, kalitate onekoak hautatu ditugunez Shimano Deore izan behar dira gutxienez.

Parrilak, txirrindak daukan atalik garrantzitsuenetakoa da, kilo asko kargatuko baitugu gainean. Tubus markakoa aukeratu dugu, Aitorrek bi parrilak marka horretakoak daramatza, eta Laurak atzekoa bakarrik, nahiz eta aurrekoa kopia bat den, Mohamedek oparitu zion Iranen, bidean aurkitu genuen txirrindulari batek.

Alforjak, dauzkagun gauza guztiak garraiatzeko beharko ditugu, eta ezinbesteko baldintza inpemeableak izatea da. Euria egin eta bustitzen garenean, oso garratzizkoa da, dauzkagun ordezko arropak, lo zakua, eta denda lehorrak ditugula jakiteak ematen duen lasaitasuna edukitzea. Iraunkorrak izan behar dute emango dugun pisua kontutan edukita.

Azken urte hauek bidaiatzen, Aitorrek zeramatzan alforjak onak eta iraunkorrak zirela konturatu gara, hala ere fabrikatik zekarren akats batek behar baino lehenago ahutsiarazten zituen, alforjak berak daukan perfilak egiten ziolako zuloa. Azkenik berdinak erostea erabaki dugu, batez ere zeukan akatsa konpondu dutela ikusi dugulako. Vaude markakoak dira,  “aqua plus back” atzekoak “eta Aqua front” aurrekoak. Gainera petate bat erosi dugu, marka berdinekoa, motxila egiteko aukera duena, “Transit” modeloa 45l. Aitorrek aurreko kaja Ortlieb markakoa da.

Laurak ordea, orain arte erabili dituen alforjak “Ortlieb” markakoak ziren, eta oraindik ondo dituenez berdinekin jarraituko du. Eta atzekoak eta petatea Aitorrek dituenaren berdinak dira. Manillarreko kaxa “Vaude” markakoa delarik.

Hornilloa multikonbustiblea, gasolina, gasoila, parafina, kerosenoa… erretzen dituelarik. Europatik kanpo gas kartutxoak ezin direlako aurkitu..”Optimus nova plus” aukeratu dugu, batez ere sua erregulatzeko aukera duelako.

Kanping denda, haize bortitzak eta euri kopuru handiak jasan beharko dituenez, Vaude markakoa erosi dugu. Daukagun informazioak, denda hauek aproposenak direla eguraldi hezea denerakoesaten du.

Ura filtratzeko purifikadoreak,  zeramikaz egindako filtroa izan behar du, eta zuloak 3 mikrakoak izan behar dute edo ttikiagoak. Bidean aurkituko dugun edozein ur mota edateko aukera izango dugu.Orain arte “Katadyn” markakoa erabili dugu, hain emaitza ona eman digunez, berdina erabiltzen jarraituko dugu. Uste dut daramagun gauzarik garrantzitsuenetakoa hau dela

Eltxo sarea, lasai lo egitea oso garrantzitsua delako, batez ere Malaria dagoen tokietan.

Oso tekniko izan behar duen ekipazio honetaz gain, beste guztia arruntagoa  izan daiteke, kalitate onena bilatu beharrik ez dago.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s