Laura Martínez Calderón
1976ko uztailaren 24an jaio nintzen Madrilen.
Betidanik kirola maitatu izan dut, eta gimnasiotan klaseak ematen pasa nituen urte batzuk. Baino nere bizitzak zerbait falta zuela sentituz, nere barruak eskatzen zidanari kasu egin, eta nere abentura hasi zen…
8 urtez herrialde askotan bidaiatuz bizi izan nintzen, sekula pentsatuko ez nituen lanbide askotan egunerokoa irabaziz.
Nepalen nengoela Aitor ezagutu nuen eta neuzkan planak aldatuz, Aitorrekin batera hasi nintzen txirrindan bidaiatzen.
Horrela egin nituen 31.086 km nomada baten hantzera.
Aitor Iguiñitz Oyarzabal
1977ko apirilaren 18an jaio nintzen Andoainen.
Kirola eta natura gustuko ditut, baina batez ere mendia da erotzen nauena. Himalaia, Ande, Alpe, Pirineo eta Eukal Herriko makina bat bide eta tontor pasa ditut oinez.
Elektroniko bezala lana eginez urte batzuk bizi ondoren, inpultso bat jarraitu, eta ordurarte neuzkan gauza guztiak atzean utzita, txirrinda hartu eta beti amestu dudan bezala bizitzen hasi nintzen. Plan finkorik egin gabe abiatu eta entzunak ere ez nituen herrialde eta kulturak ezagutuz pasa ditut 50.823 km.
Nere ametsik onenak baino hobeagoa denez bizimodu hau, horrela jarraitzeko intentzioa daukat.
Aupa Pare!!!!
Zoragarria izan da zuekin egotea geldialdiak iraun duen bitartean……urrengoa bidean zehar.
Izarrak gida zaitzatela, bidai on eta disfrutau topera!!!!
Getaian zain izango gaituzue ongi-etorrirako.
Besarka handi bat eta urren arte.
Haritz eta Izaro.
Bai, ederra izan da elkarrekin pasatako uneak,
baino gehiago egongo direla ziur badakigu.
Zaindu.