Esan bezala Bangkok-era joan ginen Camboiatik, eta han Dubaiera egazkina hartu genuen. Aspaldi zen ez ginela egazkin batean igotzen eta ondorioz hain azkar bidaiatzen, eta horretaz segituan konturatu ginen Dubaien lurreratu eta gero. Bertan Ralf eta Laila genituen zai. Namibian … Irakurtzen jarraitu
Dubai???….. Dubaiera……. Dubai!!!!!!
Duela ia 4 urte, Afrikan geundela furgonetan bidaiatzen duen Ralf izeneko Alemaniar bat topatu genuen. Gure ustez, horrelako bidaiari gutxi geratzen da munduan. Internet edo Gps-rik gabe mugitzen dena. Etxetik atera eta inongo presarik ez duena. Azkenean 5 urte pasa … Irakurtzen jarraitu
Tailandia
Berriz ere oporretan bezala ibili gara. Kilometro gutxi pedaleatzen, eta atsedenaldi luzeak hartzen. Temporada bajuan gaude euri sasoia delako, eta hoteletako prezioak oso merekeak dira. Berez, 8 euroengatik logela ederra lortzen duzu hondartza ondoan, Koh Lanta izeneko irla batean. Asko … Irakurtzen jarraitu
Malasia, berriz ere tropikoan
Tibeten 3500 metrotan egonda, bapatean Kuala Lumpurren egotera aldaketa handiegia da ondo asimiliatzeko. Hala ere nahiz eta egun batzuk grogi egon, azkenean gogoa eta ahalmena aurkitu ditugu bero eta hezetasun honekin aurrera egiteko. Kuala Lumpurren gure lehendabiziko egunak Akmal eta … Irakurtzen jarraitu
Tibet eta …
Planeatu bezala Xining-en elkartu ginen Ibon (Andoaingo laguna), Maria eta Zigor (dagoeneko urtebete pedaleatzen ar diren bi lagun onak) eta gu biok. Ibonek Ternuak berritu digun arropak ekarri zizkigun, Tibeteko temperatura hotzak, eta gero hegoaldeko berotasunak ondo jasateko arropak. … Irakurtzen jarraitu
Mongolia 2
(Chinako zentsura dela eta ezin izan ditugu argazkiak zintzilikatu) Mongoliako Visadoaren hilabeteko luzapena egunean bertan lortu genuen, baino chinako visadoa lortzeko 8 egun itxaron behar izan genuen eta hori denbora asko galtzea da herrialde honetan. Azkenean pasaportean dena behar genuen … Irakurtzen jarraitu
Ez badaukagu goserik eta hotzik, beste arazoak ez dira arazoak.

This gallery contains 2 photos.
Hauxe esan zigun Mongoliar batek duela egun batzuk. Eta uste det arrazoia dutela. Hemen jasaten duten eguraldi extremoa, bizitza ezin gogorragoa bizi erazten diete, eta hala ere beti barre egiteko prest daude. Baino ez irribarre, baizik eta barre algaraka. Gure sarrera … Irakurtzen jarraitu
Atsedenik gabe
Hori dagure bizitza azken aldi honetan. China mendebaldean beste hilebeta pasa eta gero Mongolian sartu gara. Asfaltoa bukatu zaigu aspalditik, eta hau oso gogorra egiten ari zaigu. Visadoa hilabete batekoa dugu bakarrik eta bukatzerako Ulan Bator-era ailegatu behar dugunez atsedenik … Irakurtzen jarraitu
China
Hiru hilabeteko atsedenaldia eta gero, hau ez da hasteko modua!!! Hiru egunetan berriz ere 3500 meterotara igo behar izan genuen eta egia esateko nahiko gogorra egin zitzaigun. Berriz ere ipurdiko eta giharretako minak zer ziren eta zeharo nekatutak egote dastatu … Irakurtzen jarraitu
Ederki hasten gara!!!!
Atzo erabaki genuen abiatzea, baino goiza bustia argtitu zuen, txirimiri moduko bat botatzen ari zuen, eta hainbeste denbora geldirik egon eta gero, lehendabiziko eguna euripean egittea ez zela plana erabaki, eta gaurko atzeratu genuen. Gainera hurrengo bi egunetarako eguraldi bikaina … Irakurtzen jarraitu