Galeria

Turkmenistan

Mashad-etik atera ginen 700 km 7 egunetan egiteko intentzioz. Hasiera batean gogorra izango zela uste genuen, baino bagenekien egiteko gai ginela. Hori bai, egunero 105 km egiteko erabakia hartu genuen.
Lehendabiziko eguna erreza izan zen, atsedenaldi luzea eta gero, hankak ederki funtzionatzen zuten eta indar betez ia egan egin genuen. Gainera, eguerdian, janaria prestatzen hasi ginenan, Medhi, gurekin Iran osoa txirrindan egin duen laguna, bere bikotearekin kotxean azaldu ziren, eta bakoitzari gehien gustoko dugun janaria ekarri ziguten. Hori bai agurtzeko era.
Malkoak ezin eutsi nituela agur esan beharra gogorra egiten zait, ez naiz horretara ohitzen, baino horrela da. Bidaieko gauzarik txarrena.
Bigarren egunean mugara heldu behar genuen,eta gau osoan egin zuen haizea kontutan edukita, bagenekien ez zela erreza izango. Eta hala izan zen. Lehendabiziko 3 ordutan, genuen guztia emanda, tartean puerto ttiki bat pasa genuelarik 19 km egin genituen.
Baino nora goaz horrela??? Gu gara felizianoak!!!!!!! – pentsatzen hasi ginen-
Baino hau nolakoa den badakigu, eta gu gure buru gogorkeriarekin aurrera jarraitu genuen. Txirrindan ia 8 ordu ibili hostean Saraks-eko mugara heldu ginen. Segurtasun aldetik ez geneuzkan gauzak oso argi eta polizien ondoan jarri genuen denda. Askotan poliziak dira okerrenak, baino Iranen orokorrean ez dira txarrak.
Orain bai, Iraneko azkeneko gosaria egin hostean, Turkmenistango erlojupekoa jarraitzeko prest geunden, baino Mugan eman zizkiguten arazoak 100 km egiten baino gehiago desgastatu gintuen. 9:00-tan sartu eta 11:30 atera ginen azkenean Pasaportean selloa geneukala. Eta nola ez, ordu horretarako kriston haizea aurka jotzen zigun.
Bagenekien sasoi honetan haizea aurka joko zigula egunero, baino ez hain bortitza. Ez zegoen beste aukerarik, burua jeitsi eta egurra!!!!!!
Laura atzean nuela aurrerantz egin genuen, ez genuekan denborarik gure buruak errukitzeko. Baino ordu t´erdi ibili eta gero gelditzea erabaki genuen. Indar gehiegi gastatzen ari ginen hain km gutxi egiteko. Zuhaitz ttiki baten itzalpean geratu, ondo bazkaldu eta haizea pixka bat baretu arte egotea erabaki genuen. Bitartean denborarik ez galtzeko, siesta ederra bota genuen.
Eta askotan gertatzen ohi den bezala, zai egoten dakienari saria etortzen zaio. Eta arratsaldeko 4:30-etan haizearen indarra jeisten hasi zenean salto batean gure lagunak diren txirrinden gainean jarri berriz lanean hasi ginen.
Errepidearen egoera ez zen batere ona, zulo handiak, baino benetan handiak aurkitu genituen, Angolan genuendela pentsatzen genuen hango errepidean nolakoak ziren gogoratzen genuenean. Gaua heldu zen, eta oraindik 70km egindak genituen. Ia ilargi betea genuela aprobetxatuz gauean ere jarraitzea erabaki genuen eta freskotasunean pedaleatzeaz gozatzeko aukera izan genuen. Batzutan zulotan sartzen genituen kurpilak, eta susto ederrak hartu baino hala ere baikor ginen, baino 85 km egin genituenean eta txirrindak ahusteko aukera asko zeudela ikusiz, geratu, denda jarri eta afaldu energiarik gabe, lotara sartu ginen biharkoa beste egun berri bat izango zela pentsatuz.
Eta horrelakoak izan dira egunak. Bero handia, izugarria. Nik okerrena ematen nuena. Beroa pixka bat ekiditeko, ilunpean esnatu eta lehendabiziko argiak azaltzerako gosaldu eta martxan ginen. Egunero eguzkiak ematen zigun ikuskizuna ezin da diruarekin pagatu. Gorri -gorri pixkanaka ateratzen zen lurrazpitik goruntz, gure aurre-aurrean. Hori bai, bagenekien beste ordu beteko erosotasuna gelditzen zitzaigula, ze ordutik aurrera temperatura goruntza abiadura handian egingo baitzuen.
Egunero haizea, eta haize indartsua jasatea ere froga ederra zen. Sikologikoki batez ere, ikustezuna zen pareta baten aurka egun osoan burruan aritzea ez da erreza, eta eskerrak bata bestearen atzetik joaten ginen haizetik babesteko, atzean zegoena atseden hartzeko hastia zuelarik, eta indarrak berreskuratu eta segituan aurrera pasatzeko.
Gogorra izan da, batez ere beroarengatik. Eguerdian bazkaldu hostean atsedenaldi luzea hartzen genuen, ze termometroa 40 gradutik gora errez joaten zen. Baino atsedena hartu baino, izerditan blai egoten ginen, orduak nola pasa ezin jakinda. Lo geratzen ginen batzutan, baino susto batean esnatzen nintzen izerditan blai eginda. Hori izan da niretzat okerrena.
Azkeneko egunean indarirk gabe geunden, nekatuak, bukatzeko gogoarekin. Gainera belaunak ikutuak geneuzkan, eta ezin genuen disfrutatu. Makinak bezala funtzionatzen genuen. Jeiki, gosaldu, txirrindan 3,5 ordu ibili, geratu, janaria prestatu, bazkaldu, atsedena hartu, berriz txirrindan igo, beste ordu batzuk 105 km ein arte, geratu, denda jarri, afaria prestatu edo ez pentsatu, azkenean ezetz erabaki nekatuegian geundelako, geneukan ogia beste zerbaitekin jan eta lotara.
7. egunean, muga itxi baino 3 ordu t´erdi lehenago iritsi ginen. Bukatu da!!!!!!!
Uzbekistango  aldean taberna ttiki batean sartu eta hortxe egon ginen lasai. Km gutxi batzuk egin eta erreka baten ondoan geratu ginen. Hori gozamena!!!!!!! Gure inguruan inor ez zegoela ziurtatu hostean salto bat tira-buzio batekin eginda uretara!!!!!
Hortxe bukatu zen gure erlojupekoa. Eta modu batean irabazle atera ginen, ze visadoak ematen zizkigun egunetan egiteko gai izan baiginen. Baino baita ere galtzaileak, ze Turkmenistango jendea zoragarria zen eta Transit visa geneukanez ezin genuen ezta ordu bete lasai egon jendearekin egoteko.
Baino lagun batek esaten duen bezala, denak perfektoa da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s