Galeria

Heldu da eguna!!!!!

Bai, gaur abiatu behar ginen Namibia aldera, baino egun
bat atzeratzea erabaki degu. Oraindik gauza batzuk punttun jartzea falta zaigu.
Txirrindei ere platoak, pinoiak, kateak etb… aldatu dizkiogu eta afrika osoa zeharkatzeko
prest daude.

Bi hilabete t’erdi izan dira txirrindan ia ibili gabe. Gorputzak atsedenaldi ederra
hartu du, eta buruak ere ahaztuak ditu hankeko minak eta nekeak.
Nere betiko pisua ere berreskuratu det, eta indar betean nago orain. Hala ere
ikusiko det zenbat denbora pasatzen den berriz fin-fina egoteko.

Alde batetik abiatzeko gogo ederra daukagu, baino bestetik hemen ederki gaudela kon-
turatu gera. Nahiz eta egunean 6 ordu lana egin, ezin hobeto gaude.
Gainera gizakia segurtasunaren bila dabil beti. Rutina baten bila. Azkar ohitzen da
toki berdin batean egoten. Badakigu non egingo degun lo, zer jango degun eta ez degu ia ezertaz arduratu behar.
Eta hori uztea eta berriz abiatzea bihar lo non egingo degun, non eta zer jango degun, eta euria edo haizea jotzen badu non babestuko garen jakin gabe ez da erreza.

Hala ere badakigu berriz alforjak txirrindan jarriak dauzkagula martxan jartzean,
askatasuna eta independentzia sentsazio hori etorriko zaigula, eta hori ez det munduko segurtasuna handienarengatik aldatuko !!!!!!

Martxoaren 21-an visa bukatzen zaigu eta Namibian egon behar degu.
Hasiera batean denbora nahikoa degula dirudi,
baino horrelako atsedenaldia eta gero berriz txirrindan hastea ez da erreza
izango, eta hankak eta belaunak batez ere zaindu behar ditugu lehendabiziko egunetan.
50-60 kg pisatzen duen txirrindarekin astea ez da txantxetakoa eta.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s