Mundu erdian bidaiatu eta gero Nepal da gustokoen dudan herrialdea.
Bertako irrifarrak, armonia, jendea, bete egiten nau eta hori ekialdeko Terai-a (nepaleko hegoaldeko lautada) ez zitzaidala gehiegi gustatu. Jende gehiegi bizi da bertan eta ondorioz trafiko, poluzio eta soinu askoz handiagoa dago.
Dagoeneko beroak hasiak ziren eta nahiz eta 400 km lauak pasa beharrak eduki, eguerditan geratu behar izaten genuen 2 edo 3 orduz. Orduan bakoitzak nahi eta ahal zuena egiten zuen. Siesta egin, irakurri, egunerokoa idatzi, musika entzun, gitarra jo (Rafa gure lagunak gitarra ekarri zuen). Batez ere lasai egoten saiatzen gera.
Mendi kate baju bat zeharkatu behar da beheko lautadatik Kathmandura igotzeko, eta trafiko guztia joaten den lekutik joan nahi ez genuenez, menditsuagoa baino askoz lasaiagoa den errepide bat hartu genuen. Hori pedaleatu baino lehen Hetauda herrian atseden hartzea erabaki genuen. Ezer berezirik ez duen hiria, baino oso gustora sentitu ginen lekua. Hasieran bi egun egotea pentsatu genuen, baino azkenean 5 izan ziren.
Indar betez 2500 metrotara igoko gintuen 50km-tako errepidea igotzen hasi ginen. Ni forman nengoen eta gustora igo nuen aldapa. Horrelako portutan argazki gutxi ateratzeko goga edukitzen da, ze 65 kg pisatzen dituen txirrinda batekin geratu eta berriz hasteak energia handia gastatzea suposatzen baitu, baino oraingo honetan argazpi pila atera nituen. Bi egunetan igo genuen portua eta Daman-era heldu ginenean Himalaya mendikatea ikusteko aukera eduki genuen. Annapurna, Machupuchare, Daulagiri, Manaslu, Everest, Makalu, eta hurrutien gadoen Kanchenjunga ere ikusteko parada eduki genuen. Beti bezala liluratuta geratu nintzen. Berdin du zenbat aldiz ikusten ditudan menditzar hauek, beti aho-zabal geratuko naizela badakit.
Beste 3 egunetan Kathmandun geunde, eta berriz ere oso desatsegina iruditu zitzaidan hiri handi hau. Monzoi aurreko hilabete hauetan airean dagoen poluzioa, ahutsa eta zikinkeria jasan ezina egiten zait. Hala ere dituen gauzak onetaz disfrutatzea erabaki genuen. Janaria, janaria eta janaria. Hala ere badago zerbait oso gustora egiten genuena, goizeko lehendabiziko argakin, motorrak eta kotxeak ibiltzen hasi baino lehen ematen genuen bueltaxka alde zaharrean. Nik kriston sakea dudanez aurretik gastatu ez genituen diru guztiak hemen joan zitzaizkigun. Pizzak, napolitanak, falafelak, hmmus-a….
Apirilak 3-an Meditazio Vipassanako beste kurtsoa geneukan, eta Rafa hotelean utzita 9 egunetako hara joan ginen. Baino hori bukatuta bueltatu ginenean Rafa-ren logeletik pasa eta oso gaixo topatu genuen. Arnasa oso azeleratuta, kg batzuk galduak zituen eta oso aurpegi txarra. Neumonia harrapatu zuen eta nahiz eta bidali zizkioten mendikamentuak hartu, ez zuen hobekuntzik somatu.
Espanian Vanessa izeneko neumologa lagun batek kriston pila lagundu zigun. Egunero egon ginen berarekin kontaktuak eta berarengatik izan ez balitz, agian Rafa ez zen gure artean oraindik egongo. Segituan hospitalera emateko esan zigun, eta bertan esan ziguten ze larri zegoen. Bertan ingresatuta geratu zen, eta gutako norbaitek pasa behar zuen eguna han. Hospital hauetan janaria, botikak, eta gauza guztiak aldez aurretik pagatu behar dira, eta hori egiteko norbait han egon behar du. Gainera Hospitaleko norma da gaixoa ezin dela bakarri utzi, beraz 24 ordutako turnoak egitea erabaki genuen. Egun bat Laura eta bestea ni geratuko ginen sendatu arte. Goizetan hospitalera joan aurretik lehendabiziko argikinalde zaharretik bueltatxo bat ematen genuen eta horrek ematen zigun bizi-poza pixka bat. Hospitalean une bat elkartzen gienen Laura eta ni, gosaldu eta bat hotelera joaten zen eta bestea hantxe egotera.
Azkenean 25 egun izan ziren, eta kathmandu bezalako hiri batean modu hortan hainbeste denbora pasatzeak nazkatuta uzten zaitu. Bidai honetan zerbait ikasi badet, dena pasa egiten dela da, beraz denbora kontua besterik ez zela banekien. Lehenago edo beranduago dena bukatuko zen, eta hala gertatu zen.
Rafa alta hartu eta segituan egazkin biletea erosi zuen etxera bueltatzeko, eta guk txirrindako kateari olia bota ondoren Indiako embajadatik pasa ginen.
Geneuzkan informazio guztien kontra 6 holabetetako visadoa eman ziguten, eta horixe zen behar genuena. Hori lortuta presarik gabe abiatu gintekeen. Ladkh aldera goaz, baino aurretik Nepaleko mendebaldeko lautada eta Indiako beste zati handi bat pasa behar genituen. Denboraldia oso aurretatuta dagoenez (dagoeneko Indiako mendietara igotzen ego behar ginen) kriston beroa egiten du. Eguerdian 43 gradutara heldu da termometroa, eta hori ez da okerrena, gauean ia ez da 30 gradutik jeisten. Beraz hotelean lo egin edo akampatu ia ezin dugu lorik egin. Nere amets-gaiztorik beldurgarrienak betetzen ari dira, eta horiek beti gehiegizko berotasunakin zerikusia dute. Hotelean gaudela elektrizitzatea joan, ventiladorea gelditu eta izenditan esnatzen gera, edota akampatuta gaudela dendan sartu eta izerdi patsetan jartzen gara. Atseden hartu baino, mala ostian egoten naiz askotan.
Bero zela eta beti eguzkia atera baino askoz lehenago jeiki eta pedaleatzen haten ginen. Beraz egunero egun sentiaren oparia geneukan gure bizkarrean.
Eskerrak Terai mendebaldea askoz polittagoa den, jeden jatorrez beteta dagoen eta lasaitasuna dugun. Duela urte asko bezala bizi dira, animalien erritmora.
Laura eta ni duela 6 urte eta erdi ezagutu ginen Bardia parke nazionaletik ere pasa ginen, eta oroitzapen polittak etorri zitzaizkigun burura. Orduan etxera eramango gintuen 8 hilabetetako bidaiari ekin genion elkarrekin, eta hara non gauden oraindik. Eta hoberena bidai noiz bukatuko den ez dakigula da.
earra pare!!!! Juleee Ladakh. gozatu.